'Tribulazioaren Ondoren' ("After the Tribulation" - Basque)

Watch Video

October 15, 2015

"Zaindariak arerioa ikusi eta jendea ohartarazteko tronpeta jotzen ez badu,

etsaiak ustekabean harrapatzen duena, bere erruarengatik hilko da,

baina nik zaindariari eskatuko diot heriotza horren kontu. Ezekiel 33:6

Asteartea, goizean goiz. 2001eko irailaren 11a.

- Al, goiz ederra gaurkoa, ezta? - Udaberri goiz ezinobea da.

2001eko irailarren 11an mundua aldatu zen. "Libreen mundua" orain esklabuen mundua da.

Behin loriatsuak ziren Estatu Batuetako jendeak, askatasuna saldu eta segurtasuna erosi du.

Hau dena pentsatuta egongo al da?

"1941. ko abenduaren 7a, belzkeria data da.

Ameriketako Estatu Batuek, bat bateko nahitako erasoa jaso dute."

Belzkeria egun hartako gertakerei buruzko galdera asko daude erantzun gabe,

baina zerbait argi dago: Pearl Harbor-eko erasoa beste gertakizunen piztaile izan zen,

beranduago munduan gobernu bakarra izatera gidatuko gintuena.

"Japoniak traizio gerra hasi du. Guk irabazi behar dugu."

II. Mundu Gerraren ostean, Nazio Batuen Erakundea sortu zen eta...

honek gobernu bakarraren eraketa bizkortu zuen. Gerrek, Bibliak dioen...

"munduaren amaierara" hurbiltzen gaituzte. Kontrol guneak edonon, polizia estatuak

gero eta gehiago kontrolatzen du Estatu Batuetako jendea.

Bibliako profezia ezagutzen dutenentzat, etortzear dagoena ez da ezustea izango.

James erregearen biblian aipatzen da, pertsona guztiek...

saldu edo erosteko marka bat behar izango dutela. Gure sistema ekonomikoa...

erortzen eta teknologia hedatzen doan heinean, eskudirua iraganeko zerbait da.

Eskudirurik gabeko gizartea ez dago hain urrun. Izan ere, ezartzen ari da.

Erlijio liderrek sinetsi ez arren, gizaki maltzurrak lanean ari dira Mundu Orden Berria ezartzeko.

Amaiera azkar dator, eta antzezlekua prestatzen doa antikristoaren agerpenerako.

AEBko gure konstituzioa aztoratzen ari direnen eta...

gobernu global edo "mundu orden berriaren" sustatzaileen ahotsak entzun ditzakegu.

Botere hau hain gertu izanda, film hau inoiz baino garratzitsuagoa da.

Satan horren atzetik dabil gobernu global bat eratzen, mundu erlijio bat ezartzeko...

antikristoa prestatzen. Kristau ebangeliar modernoak iruzurtu ditu...

Tribulazio Handia baino lehen mundu honetatik kanporatuko dituztela sinestaraziz.

Doktrina honek, "tribulazio aurreko bahiketa" deiturikoak, Kristo edonoiz buelta litekeela...

eta honen etorreraren seinalerik egongo ez dela irakasten du.

Iruzurrarengatik, Kristau gehienak ez daude prest Bibliak ohartu digunari aurre egiteko.

Eskriturek argi adierazten dute Mateo n, bahiketa...

TRIBULAZIOAREN ONDOREN etorriko dela. Sermoilari, Biblia eskola eta Left Behind...

bezalako filme ospetsuek, bahiketa edozein unetan gerta daitekela sinestarazi dute.

Kristau gehienez Biblia osoa irakurri ez dutenez, ez dakite...

"tribulario aurreko bahiketa" iruzurra dela eta ez dagoera eskrituretan.

Baina eskrituretan azaltzen ez bada, nondik atera dute?

Tribulazioaren ondoren

Steve Anderson naiz, Faithful Word Eliza Bataiatzaileko artzaia.

Tempe-n, Arizonan, jendeari tribulazio aurreko bahiketari buruz irakastea dut xede,

ezjakintasunean oinarritutako ideia delako, uste dut jendeak eskriturak...

ikusiko balitu, egia ikusiko luketela eta ez litzateke zaila izango ikustea

bahiketa argi eta garbi TRIBULAZIOAREN ONDOREN datorrela.

Roger Jimenez naiz, Verity Eliza Bataiatzaileko artzaia, Sacramenton, Kalifornian.

Etxe kristau batean hazi nintzen, tribulazio aurreko bahiketa irakatsi zidaten,

ez dut behin ere zalantzan jarri. Sermoilariek hala zioten...

Oso barneratua neukan doktrina hori. Konturatu egin nintzen...

ez zegoela eskrituretan, uste dut Biblia irakatsi behar dugula,

jendeari egia erakutsi behar diogu.

Tribulazio aurreko doktrina nahiko berria da. Ez dago daturik...

. baino lehenago inork irakatsi izana.

. nahiko berandu da. Milaka urtez Kristoren garaitik...

erreforma bizi dugu, teologo mota ezberdinak ikusi ditugu,

Martin Luther bezalako gizonekin ados egon ala ez,

edo John Calvin, gauza da milaka liburu, paper eta...

entsegu idatzi direla, eta . baino lehen sermoi asko egiten zirela.

Ez dago frogarik, inolako izendapeneko inork edo...

kristautasun adar ezberdinetako inork, doktrina hau irakatsi izana.

Historiari begiratuz, galdera bat egin behar diozu zure buruari:

"Zeintzuk da tribulazio aurreko bahiketa doktrinaren jatorria?"

Doktrina hau proposatu zuen lehenengo pertsonetariko bat,

John Nelson Darby izan zen. hamarkadan doktrina irakasten hasi zen,

"Bahiketa Sekretua" deitu zion. Ondoren, bere Bibliaren itzulpena egin zuen

lerro osoak ezabatu, eta Bibliako doktrina garrantzitsuak hondatu eta...

Jesusen bigarren helduerari buruzko pasarteak aldatu zituen. John Nelson Darby,

"Dispentsazionalismo modernoaren" aitatzat ezaguna, tribulazio aurreko bahiketaren teoria asmatu zuen...

XIX. mendean. Teoria hau zabaltzen joan zen batailatzaileen artean...

Oxford Unibertsitateak, Scofield erreferentzia Biblia argitaratu zuenean.

Darby-ren bahiketa sekretuari buruzko oharrak zituen marjinean idatzita. Hauek,

kristauak doktrina hau jarraitzera eraman ditu, Jainkoak esan zuela uste zutelako.

Deabruak Scofield Erreferentzia Sistema erabili du, gehienbat,

tribulazio aurreko bahiketa doktrina zabaltzeko. Nondik datorren jakin...

nahi duzue? Honela iritsi zen elizetara. Artzaiek handik ateratzen dute.

Ez dute Bibliatik atera, argi dago Jesukristoren ahotik ez zela atera!

Scofield-en ahotik atera zen. Bere oharrek hala aipatzen dute,

eta irakurleari hori eskrituratan dagoela sinestarazten diote, eta ez

da bat ere egia. Scofield Biblia apaiztegi eta eskoletara eraman zutenez,

eta artzai gazte askok irakurri zutenez, tribulazio aurreko bahiketa...

aintzat hartu zuten, eta horren inguruan sermoiak egin zituzten.

Berehalako bahiketaren fikzionalizazioak . hamarkadan ere egin ziren.

Don Thompson-ren filmeen bitartez.

"Bat batean, oharrik gabe, milaka agian milioi bat lagun desagertu ziren.

Zuzeneko lekukorik badagoen ez dago argi,

baina hau ziur da: bart Lurrean zeuden milioi bat lagun, ez daude hemen gaur.

Thompson-en suspense trilogia garrantzitsua izan zen...

doktrinatze horretan. milioi inguruk ikusi du "A Thief in the Night".

n "Left Behind" eleberri apokaliptikoa argitaratu zen.

Fikzio sail bat da, non jendea desagertu egiten den eta inork...

ez daki non dauden. Autoak elkarrekin talkan; hegazkinak erori...

egiten dira, tribulazio aurreko bahiketaren errepresentazio dramatiko hau,

Ameriketako kultura bihurtu da, jendeak aintzat hartzen ditu...

filme ergela da.

"Left Behind"-en milioi kopia saldu ziren mundu osoan...

hortik liburu atera zituzten, baita filmeak ere. Baina Left Behind...

fikziozko lana da. Bahiketaren egia jakiteko Biblian bertan begiratu behar da.

Tesalonikarrei . kapituluan agertzen da bahiketa.

Tesalonikarrei . kapituluan aurki daiteke bahiketari buruzko testurik ezagunena.

Argi dago pasarte honek bahiketari buruz hitz egiten duela.

Bibliak irakasten duen argiena da, Jesus zerura igotzen, eta gu...

elkartuta, hura ikusteko. . bertseteak honela dio:

"Senideok, ez dugu nahi hildakoen zoriari buruz zuek ezjakinean egoterik,

atsekabe ez zaitezten, itxaropenik ez dutenen antzera." ( Tesalonikarrei :)

"Jesus hil eta piztu zela egiaz sinesten badugu, era berean,

Jesusekin bat eginik hil direnak ere Jainkoak berekin hartuko ditu." ( Tesalonikarrei :)

Hemen dioena da, ez duela nahi ezjakinak izan daitezen...

kristauei buruz, hildako fededunak, Jesusekin bat eginik hildakoak,

Jainkoarekin joandakoak. Ez dut ezjakinak izatea nahi, dio.

Ez dut nahi, itxaropenik gabekoak bezala atsekabe izan zaitezten.

Maite duzuena berriro ikusiko duzue, salbatu delako. Berriz ikusiko...

duzue, Bibliak, Jesukristo bueltatzen denean berarekin ekarriko dituela diolako.

Jesusekin bat eginik hildakoak lehenengo bueltatuko dira, . bertsetean esan zuen

"Adore ezazue, beraz, elkar hitz hauekin." ( Tesalonikarrei :)

Horregatik erabiltzen da hainbeste pasarte hau hiletetan.

Hileta askotan egon naiz, askok esaldi honekin dolumina adierazten dute.

Bertset guztietan aipatzen du hildakoak berriz ikusiko ditugula.

"Hau diotsuegu, Jaunaren irakatsian oinarrituz: guk, Jauna etortzean bizirik...

gertatuko garenok, ez diegu hil direnei aurrea hartuko." ( Tesalonikarrei :)

"Zeren, goiangeruaren ahotsez eta Jainkoaren turuta-hotsez seinalea emanik,

Jauna bera jaitsiko baita zerutik, eta aurrena Kristorekin bat eginik hildakoak piztuko dira" ( Tesalonikarrei :)

"Gero gu, artean bizirik izango garenok, haiekin batean eramango gaituzte hodeietan,

airean Jaunarekin topo egitera. Horrela beti Jaunarekin egongo gara." ( Tesalonikarrei :)

Adore ezazue, beraz, elkar hitz hauekin. ( Tesalonikarrei :)

Ulertzen baduzue, adorea maitatua berriz ikusiko duzuela da.

Berriz ikusiko duzuela dio, Jesus hil eta piztu zela sinisten baduzue,

era berean, Jesusekin bat eginik hildakoak Jainkoak ekarriko ditu.

Piztu egingo dira. Kristorekin bat eginik hildakoak lehenengo etorriko dira.

Adore ezazue, beraz, elkar hitz hauekin. Ez dio adorea epaiketa gabe geratzea denik.

"Ez duzu epaiketarik izango." "Ez duzu tribulazioa jasan beharrik."

"Ez duzu sufrituko." "Ez duzu zertan pairatu." Ez dio hori.

Pasarte honek tribulazioa aipatzen al du? Tribulazioari buruz aipatzen al da?

Ez. Ez zuen esan: adore ezazue elkar, ez duzue tribulazioa jasango.

Adora ezazue elkar, tribulazio aurretik bahiketa bat egongo baita.

Ez dio hori!

Pasartea begiratzen badugu ezaugarri batzuk aurkitzen ditugu

bahiketari buruz, beste pasarteetan bahiketa identifikatzen laguntzen digutenak.

Bahiketa zer den ulertu dezazuen, . bertsetean...

"Jauna bera jaitsiko baita zerutik" Jakin behar duguna...

bahiketari buruz zera da: "Jauna zerutik jaitsiko da...

goiangeruaren ahotsez" eta, erne honekin,

"Jainkoaren turuta-hotsez". Hori da bigarren ezaugarria. Beraz, bahiketari buruz:

Jainkoa jaitsiko da, Jainkoaren-turutarekin, eta Bibliak dio:

"Kristorekin bat eginik hildakoak lehenengo etorriko dira." Gero, gu, bizirik gaudenak,

"Euren ondora eramango gaituzte, zerura" Beraz, bahiketa datorrenean,

Tesalonikarrei . kapituluak dioena bahiketaren ezaugarriak:

. Jainkoa jaitsiko da.

. Jainkoaren turuta-hotsa entzungo dugu.

. Zerura elkarrekin eramango gaituzte.

Joan zaitezte Mateo ra elementu berdinak daude Mateo :-n.

Irakur ezazue Mateo :, "Egun haietako larrialdiaren (tribulazioaren) ondoren.." eta

galdetzen dut, "ONDOREN ez den zerbait idatzita dago pasarten honetan?"

Horrela dio:

"Egun haietako larrialdiaren ondoren, berehala, eguzkia ilunduko da...

ilargiak ez du argirik egingo, izarrak zerutik amilduko dira...

eta ortzia dardarka ariko da." (Mateo :)

"Orduan, Gizonaren Semearen seinalea azalduko da zeruan,

eta lurreko leinu guztiak bular-joka ariko dira, Gizonaren Semea"

Gizonaren semea, horrela deitzen zuen Jesusek bere burua lurren zegoenean.

"Gizonaren Semea zeruko hodei artean ahalmen eta aintzaz beterik etortzen" (Mateo :)

Orduan, bere aingeruak bidaliko ditu turuta-hots ozenez, eta haren aukeratuak...

bilduko dituzte lau haizeetatik, lur-muga batetik besteraino. (Mateo :)

Elementu berdin guztiak! Jesus jaisten, Turuta-hotsa.

Aingeruak bidaltzen ditu hautatua eraman dezaten.

Hau erakutsi dizuet, ulertu dezazuen.

Mateo :-, bahiketa ikusten dugu, Tesalonikarrei :--ekin alderatuz,

gauza bera diote.

Gogora ezazue hori, eta begiratu Markos , zera dio:

Meteo en esaten dena. "pasarte paraleloa" da.

Sermoi bera aurkitzen da, berdina irakasten da bi pasartetan.

Ondoan jarrita, berdina diote. Ikus dezagun hemen.

. bertseteak dio:

"Egun haietan, larrialdi horren ondoren, eguzkia ilunduko da...

ilargiak ez du argirik egingo" (Markos :)

"Izarrak zeru goitik amiltzen hasiko dira eta ortzia dardarka ariko." (Markos :)

"Orduan, Gizonaren Semea hodei artean ahalmen eta aintzaz beterik etortzen ikusiko dute." (Markos :)

"Orduan, aingeruak bidali eta bere aukeratuak bilduko ditu...

lau haizeetatik, lur-muga batetik besteraino." (Markos :)

Hau ikusita, otoitz egin eta etxera joan gintezke.

Biblia itxi dezakegu, "Horra hor, lagunok. TRIBULAZIOAREN ONDOREN da"

Bibliak itxi eta etxera joan. Baina ez ditugu itxiko...

frogatu nahi dizuedalako bahiketari buruz ari dela...

eta hau TRIBULAZIOAREN ONDOREN gertatzen dela.

Jende askok kontra egingo dit, zera esanez: "Ezin duzu zure doktrina...

Mateo tik hartu, Mateok juduei zioelako."

pasartea alde batera utziko lute, esanez: "Hau juduentzat bakarrik da".

Noizbait, ikertzaile batek Mateoren liburua juduentzat, Markosen liburua...

erromaterrentzat, Lukasena greziarrentzat, eta Joanen liburua guztientzat zela esan zuen.

Eskerrik asko, Jauna, behintzat zure lau esanetako bat guri zuzentzeagatik!

Baina, zeinek esan zuen hori? Agian Mateo juduei zuzenduta dago. Agian Lukas...

greziarrei zuzenduta da. Pauloren gutuna efesiarrentzat Efesiarrei zuzenduta da, agian. Zer uste duzue?

Pauloren gutuna hebrearrei hebrearrei zuzenduta da, agian.

Eta Pauloran Tesalonikarrei gutuna, haiei zuzendua, baina liburuko agintzari

bakoitza nirea da! Kapitulu, bertset, lerro bakoitza! Titoren liburua ez...

zen Titorentzat bakarrik! Bai bizi motza liburu horrek! Artzain ororentzat da!

Fededun guztientzat. Testamentu Berrian dago!

"Ez, ez duzu ulertzen", esango didate.

"Juduei buruzko sermoi hori, juduentzat da."

"Jesukristo juduei zuzentzen zen Diskurtso Eskatologikoan".

Izen polit hori jarri diote pasarte honi, "Juduekin ari zen, ez duzu ulertzen?"

Markos :en, larrialdiaren ondoren, Jesus zerura joan zela esan zuen...

. bertsetean, eta aukeratuarekin elkartzeari buruz .ean,

"lur-muga batetik besteraino" Haiek diote: "juduekin bakarrik ari da".

Begira Markos azken bertsetea: "Zuei esaten dizuedan hau, juduentzat soilik diot"

Ez sinetsi sermoilariei, hau ez da fededun guztientzat, juduentzat soilik da.

Hori da :n jartzen duena? Ez! Horrela dio:

"Zuei esaten dizuedan hau, denentzat esaten dut. Egon zain!"

Horiek dira kapituluko azkeneko hitzak.

"Zuei esaten dizuedan hau, denentzat esaten dut. Egon zain!"

Oraindik esango dute batzuk: "Kapitulu hau ez dago denei...

zuzenduta. Juduei zuzenduta dago." Jendeak hori esango zuela jakingo...

balu bezala, amaieran hori esaten du. Ez naiz zuekin bakarrik ari.

Denekin ari naiz, Egon zain diodanean. Denentzat da. Juduekin bakarrik ari dela...

esatea berregarria da, argi eta garbi dionean:

"Zuei esaten dizuedan hau, denentzat esaten dut. Egon zain!"

Askotan, Meteo :- irakurtzean batzuk esango dute:

"Tira, bahiketa badirudi ere, eta bahiketaren antzekoa bada ere,

ez da bahiketa". Eta hara hemen arrazoia:

. bertsetea begitatuta, honela dio: "Orduan, bere aingeruak bidaliko ditu turuta-hots ozenez,

eta haren aukeratuak bilduko dituzte lau haizeetatik" jendeak irakurri eta...

esango dute "'aukeratuak" hitza ez da kristauentzat.

'Aukeratu' hitza Israel da, beraz, Mateo ez da bahiketa.

"Ez da kristauentzat. Kapitulu guzti hau juduei dago zuzenduta 'aukeratuei' buruz ari delako."

Hona hemen gakoa: Biblia bera hartu behar dugu beti hiztegi bezala.

Zerrenda bat daukat hemen, aukeratu hitza noiz erabiltzen den ikusteko.

Ez dugu dena ikusiko, ez dugu denborarik, 'aukeratu' hitza erabiltzen denean,

salbatutako jendeari buruz hitz egiteko erabiltzen da.

Jendeak, 'aukeratu' hitzak juduei aipamena egiten diela edo...

"Israeli" buruz ari dela ustearen arrazoia, Biblia ikasi ordez,

oharrak irakurtzen ari direlako da, eta gizonek idatzitako liburuak irakurri dituztelako.

Gizon hauek esan dute 'aukeratu' hitzaren definizioa. Scofield Erreferentzia Bibliak

ohar bat du Mateo en, 'aukeratu' hitzak "Israeli" aipamena egiten dioela esanez.

Baina Bibliak bere burua definitzen du eta doktrina galdera guztien erantzuna du.

'Aukeratu' hitzak Biblian, ez du judu esan nahi.

Azpimarratzeko, Thesalonikarrei :en dio:

"Badakigu, senideok, Jainkoaren maiteok, berak aukeratu zaituztela."

Tesalonikarrei ari zitzaien, argi dago ez zirela juduak.

"Nork salatuko ditu Jainkoak aukeratuak, Jainkoak berak zuzentzat onartu baditu?" (Erromatarrei :)

'Aukeratu' hitzaren aipemenetik, aurkitu ditut orokorrean...

fededun guztiei zuzenduta, horietatik bi espezifikoki juduak ez direnak.

Horietatik bat, juduei zuzenduta. Beste bi Jesukristori zuzenduta.

Beste bat Jakoberi zuzenduta, Jainkoaren aukeratua.

Bertsete bat irakurriko dut, argi eta garbi ez da "Israel".

Jende askok dio: '"aukeratu' "Israel" da, juduak dira."

Zer esan nahi du honek? Israel herriak ez zuela aurkitu bila zebilena, eta Jainkoak aukeratuek...

lortu dutela; gainerakoak, berriz, itsuturik gelditu dira (Erromaterrei :)

Bibliak dio Israelek ez, 'aukeratuak' bai. Israel 'aukeratua' bada,

esaldi honek ez luke zentzurik izango.

Oso argi dako esakrituretan, Bibliari hiztegi bezala hartzen badugu,

'aukeratuak' ez dira juduak, ezta Israel ere.

'Aukeratuak' fedefunak dira. Asia Txikikoak, Greziakoak,

barbaroak, edonongoak izan daitezke. Kriston sinesten baduzu...

'aukeratua' izango zara, beraz, Mateo ra bagoaz,

"bere aingeruak bidaliko ditu turuta-hots ozenez, eta haren aukeratuak bilduko dituzte"

Pasartean esanahi hori ondo dago fededunen bahiketari buruz ari baita.

Ez dauka zerikusirik judua izan edo ez izatearekin.

Ezta beltza edo zuria izatearekin. Aukeratuak salbatuak dira. Zeruan eramango ditu...

bere ondora. Ez al da hobeto ulertzen Tesalonikarrei .kapituluan...

turuta-hots bat egongo dela, eta fededun guztiak elkartuko dituela,

Kristorekin elkartzeko. Ondoren, kapitulu berean, dio:

"Zein egunetan edo ordutan gertatuko den, ez daki inork"

Ezin dizuet esan, "Hau, aurtengo urrian gertatuko da". Ondoren, horrela dio:

"Soroan izango diren bi gizonetatik, bata eraman eta bestea utzi egingo dute." (Mateo :)

"Errotan ehotzen ariko diren bi emakumeetatik, bata eraman...

eta bestea utzi egingo dute." (Mateo :)

"Zain egon, beraz, ez baitakizue zein egunetan etorriko den zuen Jauna." (Matthew :)

Jainkoak esaten digu ez dakigula noiz izango den.

Adi egon behar dugula. Ez dakigu eguna edo ordua baina esaten digu:

tribulazioaren ondoren dela, orduan delako eguzkia eta ilargia iluntzen diren unea,

gero, Jesukristo zerutik jaisten da. Orduan joko du turutak, eta orduan...

Elkartuko dira fededunak. Beraz, eguna eta ordua ez jakiteak ez du...

esan nahi edozein momentutan gertatuko denik. Askok esango dute:

"Horrek esan nahi du edozein momentutan gerta daitekela."

Beno, tribulazioaren ondoren gertatuko zela esan zuen,

eta hori Mateo, Markos eta Lukasen aurkitzen dugu. Mateok .ean, Markosek .ean.

Lukasek . eta .ean eta Joanek Apokalipsi Liburuan.

Laurek aipatzen dute: lehenengo tribulazioa dator, gero eguzkia eta ilargia...

iluntzen dira eta gero Jesus jaisten da bahiketan.

Jendeak bahiketa tribulazioa baino lehenago pentsatzen du,

tribulazioa Jainkoaren haserrearekin nahasten dutelako. Jainkoaren haserrea...

eta tribulazioa gauza ezberdinak direla frogatzeko, Mateo :n dio:

"Egun haietako larrialdiaren ondoren, berehala, eguzkia ilunduko da, ilargiak...

ez du argirik egingo" Beraz, Mateo n oso argi dago, eguzkia eta

ilargia iluntzen direla tribulazioaren ondoren. Apokalipsia n irakur daiteke:

eguzkia eta ilargia iluntzen direnekoa seigarren zigilua ireki zuenean, dio:

"Eguzkia zurda-oihala bezain beltz jarri zen eta ilargia odola bezain gorri."

Zehatz-mehatz Mateo n esaten dena...

"Zeruko izarrak lurrera erori ziren, haize zakarrak astintzean heldu baino...

lehen pikondoari pikuak erortzen zaizkion bezala."

zerua bildu egin zen pergaminoa biltzen den bezala, eta mendiak eta uharteak...

oro beren lekutik aldatu ziren." (Apokalipsia :-)

"Lurreko erregeak, handiki eta buruzagiak, aberats eta indartsuak...

eta gizaki oro, esklabo nahiz libre, hartzulo eta mendiko...

haitzarteetan ezkutatu ziren.

Eta honela esaten zieten mendi eta harkaitzei: Eror zaitezte gure gainera eta ezkuta gaitzazue

tronuan eseria dagoenaren aurretik eta Bildotsaren haserretik.

Iritsi baita haren haserrearen egun handia, eta nor egon zutik?" (Apokalipsia :-)

Beraz, honen arabera noiz aterako da Jainkoaren haserrea?

Eguzkia eta ilargia iluntzen direnean, dio. "Iritsi baita haren haserrearen egun handia."

Orainaldian dago. Horrek esan nahi du oraintxe iritsi dela. Mateo n agertzen bada...

ilargia eta eguzkia TRIBULAZIOAREN ONDOREN ilunduko direla. Jainkoaren haserrea horren ondoren hasten da,

guzkia eta ilargia iluntzen dira, nola izan daiteke gauza bera? Beraz, haserrea ez da...

hasten ilargia eta eguzkia ilundu arte. Normalean, jendeari galdetuz tribulazio aurreko...

bahiketari buruzko eskriturak erakusteko, ezin dute bertset bat ere erakutsi.

Erronka egingo diot edozeini, "tribulazio" hitza duen bertset bat erakutsi diezadan...

beren ideia defendatzeko. Ezin dute. "Haserre" hitza erakutsiko dizute.

Aurkitzen dituzte bertseteak, non, aipatzen den, kristauak ez garela...

Jainkoaren haserrearen helburu, eta ez dugula haserre hori jasoko,

haserreaz libratuko garela. "Ikusten? Bibliak hemen dio."

"ez dugu tribulazioa jasango", diote. Tribulazioa eta haserrea ezberdinak dira!

Ez dago bertseterik, "tribulazio" hitza erabiltzen duenik, teoria hori...

defendatzeko balio duenik. Jainkoaren haserreari buruzko bat hartuko dute.

Baina gauza zearo ezberdinak dira. Kristau gehienei,

elizetan eta liburuetan esaten diete bi gauza horiek berdina direla.

Eta esaten diezunean "Aizu, hemen egongo gara tribulazioan!

Bahiketa tribulazioaren ondoren dator." Hau erantzungo dute:

"Jainkoak ez du haserrea bere jendearengan ezarriko. Ez dugu haserrea jasoko.

Bere haserretik libre gaude." Baina: Jainkoaren haserrea eta tribulazioa...

berdina al da? Ez. Jendeak "tribulazioa" ulertuko balu,

ulertuko lute bahiketa tribulazioaren ondoren datorrela.

Jendeak ez du "tribulazioa" ulertzen. Uste dute...

tribulazioa zazpi urteko etapa da non Jainkoak bere haserrea atera eta...

sua eta sufrea jalgi, ura odol bihurtuko du eta eskorpioi eta antzerako...

izurriteak sortuko ditu. Hori ez da tribulazioa. Ez da Bibliak irakasten duena.

Tribulazio aurreko bahiketan edo tribulazio aurretik...

edo edozein momentutan gertatuko den bahiketan sinisten dutenak...

Goazen hori hobeto ikustera: Tribulazio aurreko bahiketa:

Aurreko. Tribulazio aurreko. Gero bahiketa. "Bahiketa" hitza ez dago Biblian.

Bahiketaren kontzeptua ikusten dugu, Jesus zerura joaten ikusten dugulako.

Jendea berarekin zerura eramaten. Beraz, bahiketaren kontzeptua...

hor dago, baina "bahiketa" hitza ez da erabiltzen.

"Tribulazio" hitza agertzen da? aldiz erabiltzen da Testamentu Berrian.

Beraz, Testamentu Berriak hitza aldiz erabiltzen badu,

Denak "tribulazio aurreko bahiketaren" doktrinarekin badabiltza,

bertsete horietako batek ez liguke tribulazio aurreko bahiketari buruz zerbait irakatsi behar?

Bertsete horietako batek ere ez du bahiketa hori aipatzen.

Ez tribulazio aurretik ez ezer. Beraz, hori sinisten dutenek

interpretazioak sinistu behar dituzte, eta azaldu egin behar dizuete,

eta oso zala da. Konturatu naiz, Jainkoak Biblia...

uler dezagun nahi duela. Ez gaitu engainatu nahi edo zailtasunak jarri nahi.

Egia jakin dezagun nahi du. Maite gaitu. Askotan konturatu naiz.

Bibliak zerbait aipatzen duenean, uler dezagun azaltzen du.

Horrela, bigarren aldiz ikustean, badakigu zertaz ari den.

Honela dio Bibliak Mateo :n:

"Baina sustrairik gabea eta iraupen gutxikoa izanik, mezua dela eta estuasun (tribulazio) edo...

erasoaldiren bat sortu orduko, erori egiten da."

Zer ikusten duzue "tribulazioaren" definiziotzat? Erasoaldia.

"tribulazioa edo erasoaldia" mezua dela eta sortu orduko..."

Beraz, jendeak tribulazioa jasango du gaiztoak direlako?

Ez, tribulazioa jasango dute jainkoaren hitza entzuten dutelako.

Jainkoaren hitza jaso dutelako eta pozarren, erasoaldia edo tribulazioa igaroko dute.

Sinisten dugunari ongi errotuta bagaude, aterako gara erasoaldia datorrenean,

bizirik aterako gara.

Lehenengo aldiz Biblian "tribulazio" hitza ikusten denean,

"erasoaldi" hitzari jarraiki doa. Hori da Testamentu Berrian

azaltzen den lehenengo aldia, eta erabilerak jarraituz,

"tribulazio" hitza erabiltzen den %ean fededunei buruz hitz egiten da,

salbatutakoak tribulazioa igarotzeari buruz. Beste bitan ez dira salbatutakoak aipatzen,

Ez du zerikusirik, munduaren amaieraren profeziarekin,

orokorrean tribulazioa igarotzeari buruz hitz egiten du.

Historian zehar kristauek tribulazioa igaro dute, gure belaunaldia ez da ezberdina izango.

Gure bizitzan zehar gertatuko da, edo agian ez. Baina gure bizitzan...

gertatzen bada fededun bezala joango gara. Kristoren kausagatik hilko gara, edo,

zorionez, etapa honetan bizirik atera eta bahiketara iritsiko gara.

Testamentu berrian hitza aipatzen den . aldia, Joan :n da:

Fededunei zuzentzen ari da, bere diszipuluei. Hala dio:

"Hau guztia, nirekin elkarturik bakea izan dezazuen esan dizuet.

Munduan larrialdirik (tribulaziorik) izango duzue; baina izan adore! Nik garaitua dut mundua."

Esan al du tribulazioa saihestuko dugunik?

Esan al du: "Ez dut onartuko nire jendeak tribulazioa igarotzea!"

"Gehiegi maite ditut!" Ez! Zer esan dugu hitzari buruz lehenengo aldiz Mateo n?

Sinisten dugunari ongi errotuta bagaude, bizirik ateratzen bagara...

mezua dela eta, nola egongo litzateke? Erorita, minduta. Begira ezazue Jesusek...

. bertsetean tribulazioari buruz ohartzen diguna:

Hau guztia... esan dizuet, zertarako? Sinesmenak huts egin ez dezan.

Horiu ez badu esaten, ez bagaitu ohartzen,

Etorriko diren erasoaldi, tribulazio eta epaiketez,

heltzen direnean, ustekabean harrapatuko gaitu. Sinesmenak huts egingo du.

"Zergatik diozu hori, Anderson Artzaia?" Sinesmenak huts egin ez dezan.

"Sinesmenak huts egin dezake" Esango duzue. Ez.

Ez. Jesusek esan zuelako hau badakizue, sinesmenak ez du huts egingo.

Begira ezazue . bertsetea:

"Aurrez esaten dizuet, hori gertatzean esana nizuela gogora dezazuen.

Ez nizuen hori hasieratik esan, ni zuekin nengoelako.

Beraz hor dio: Hau gertatzen denean gogoratu egingo duzu esan nizuela.

Eta Jesusek esan zuen gauza bera ari naiz esaten.

Hau gertatzen hasten denean... agian ez da gure bizitzan gertatzen,

agian hemendik urtetara gartatzen da.

Agian hemendik urte batzuetara. Baina gertatzen denean,

gogoratuko duzu esan nizula. Baina garrantzitsuena da,

nik ez dut ezer asmatu, gogoratuko duzu Jesusek esan dizula.

"Tribulazio" hitza aurkitzen den hurrengo kasua, Eginak : da.

"Ikasleen gogoak bizkortzen zituzten bidenabar, fedean sendo irauteko adore emanez.

Larrialdi (tribulazio) asko eraman behar dugu, Jainkoaren erreinuan sartzeko."

Ez al da interesgarria zati hau? "Tribulazio asko eraman behar dugu,

Jainkoaren erreinuan sartzeko." Bibliako esaldi espezifikoa,

Jainkoaren erreinuan sartzen garenean, tribulazioaren bitartez izango da.

Ez zuen esan tribulazioaren aurretik sartuko ginela Jainkoaren erreinuan.

"Bizirik zaudetenak, tribulazioa gertatu aurretik joanak egongo zarete!" Hori esan al zuen?

Ez, "Hobe ziurtatzea, gauza batzun konkretatzea". Hori esan zuen.

"Hobe adore ematen badiezue, jakin behar duzue, tribulazioa igaro behar duzuela...

Jainkoaren erreinuan sartzeko." .ean tribulazio aurreko bahiketarik aipatzen da?

Ez dut uste.

Korintoarrei :n, aipatzen da:

"Handia da zuengan dudan konfiantza eta harro nago zuengatik.

Adorez betea nago eta pozez gainezka neure atsekabe (tribulazio) guztien artean."

Ez zuen esan: "Pozez gainezka nago ez dudalako tribulazioa jasan beahar."

Ez zuen esan: "Pozez gainezka nago tribulazioaren aurretik bahituko gaituztelako!"

Esan zuen: "Pozez gainezka neure atsekabe (tribulazio) guztien artean."

Non dago hor tribulazio aurreko teoria?

Ez dago hor.

Harrigarria da eskrituretan zehar "tribulazio" hitza begiratzean,

fededunei egindako erreferentziak aurkitzea, eta tribulazioa biziko dutela irakurtzea.

Hala dio: "Guztien tribulazioan". Ez da fededunek jasan behar ez duten zerbait.

Bizitza osoan jasaten joan diren zerbait baizik.

Belaunaldiz belaunaldi, fededunek tribulazioa bizi izan dute.

Gogoratu hau, lagunok. Jainkoak ez gaitu nahastu nahi.

Gizona aritu da zu nahasi nahiean! Sermoilariak aritu dira zu nahasi nahiean!

Telebista eta filmeak aritu dira zu nahasi nahiean. Left Behind, adibidez.

Jainkoak ez zaitue nahasi nahi.

Biblia gure hiztegitzat hartzen badugu, hitzak definituko dizkigu.

Aurkituko dugu "tribulazioa" ez dela Jainkoaren haserrea.

Erasoaldia da, sufrimendua, zailtasuuna.

Uste duzue norbaitek bertsete horietatik bat erakuts lezakeela?

Erakutsi bat, tribulazioa baino lehen joanak egongo garela dioena,

tribulazioaren aurretik harrapatuko gaituztela, edo bahiketa tribulazioa baino lehen gertatuko dela dioena.

Erakutsiko dut Bibliak non esaten duen, argi eta garbi, tribulazioaren ondoren,

Jesus zerutik jaitsiko da, turuta-hotsa joko du, aukeratutakoak

berarekin eramango ditu zerura. Oso sinplea da. Tribulazio aurreko bahiketan...

sinisten dutenak, euren interpretazioak egiten dituzten pertsonak sinistu behar dituzte.

"Eguna edo ordua ez dakigunez, edozein momentutan gerta liteke,

eta edozen momentutan gertatzen bada, tribulazio aurretik izango da."

Edo oso era korapilatsua dute azaltzeko. Baina har ezazu Biblia,

onartu agertzen dena, irakurri Testamentu Berria, hasi Mateo en.

Mateo en dago, argi eta garbi: TRIBULAZIOAREN ONDOREN Jesus zerutik jaitsiko da.

Kent Hovind doktorea ebangelista ospetsua da, tribulazio aurreko bahiketan...

sinistu eta sermoitu zuen, urtez. Orain kartzelan dago eta Biblia...

irakurtzen ibili da ordutik. Tribulazio aurreko bahiketa...

eskrituretan agertzen ez dela konturatu da eta deitu egin nahi dut,

pentsaera zergatik aldatu zuen azal diezadan.

Nola konturatu da tribulazioaren ondoren dela?

Kent Hovind naiz. Zientzia irakaslea izan naiz urtez.

Gero, ebangelista bihurtu nintzen urtez, kreazioari eta eboluzioari buruz irakasten.

Amaiera asko interesatu zait beti eta eskrituretan hau nola adierazten den,

eta konbentzitu egin nintzen. Baina, duela urte, konturatu nintzen irakatsi dudana...

ez dela egia. Ikuspuntua aldatu dut, nire ikaskideek onartu ez arren,

tribulazio ondorengo, haserrearen aurreko teorian sinisten dut orain.

Bibliak dio amaiera egunetan jende gaiztoak ez zuela kreazioa, uholdea eta epaiketari buruz jakingo.

urtez egon naiz kreazioa eta uholdeari buruz irakasten,

eta nolabait epaiketa saihesten nuen, ez nuelako ondo ulertzen.

Mateo eko Jesusen sermoiak aipatzen du diszipuluak nola galdetu zioten:

Zein izango da zure etorreraren seinale? Noiz gertatuko da?

Markos eta Lukas en ere azaltzen da. Pasarte horiek kopiatu nituen,

eta alderatu egin nituen. Xehetasun guztiak ikustean,

gero eta argiago ikusi nuen.

Tribulazio aurreko bahiketaren teoria ez da egia.

Zergatik uste duzu hainbestek sinisten dutela tribulazio aurreko teorian?

Zergatik da hain ezaguna doktrina hori?

Arazo deseroso bati konponbidea aurkitzen diolako.

Kristauek ez zieten dinosaurioen galderei erantzun. Nola azaldu? "hutsune teoria" asmatu zuten.

Uste dut tribulazio aurreko bahiketa...

jendeak entzun nahi duena dela.

Ados. Ulertu dut.

"Ez duzu sufrituko". Hori entzun nahi dute.

Jesusek esan zuen tribulazioa etorriko da eta ez da inoiz horrelakorik bizi.

Espainiako inkisizioa gauza txarra zen? Holokaustoa gauza txarra izan zen juduentzat?

Edo erromatarren erasoaldia kristauentzat?

Hori baino okerragoa izango da!

Halajaina!

Beraz mundua Cainek Abel hil zuenean hasi zen, maltzurra zintzoa hiltzen.

Bai.

Horrela izan da historian zehar. Hori esan zuen Jesusek:

hiltzen edo erasotzen zaituztenean, poztu zaitez.

Zure saria Jainkoaren erreinuan sartzea da.

"Tribulazioaren" definizio biblikoa hartzen badugu,

eta ez esanahi kaltetua,

ez zenuke esango tribulazioa bizitzen ari garela oraintxe bertan?

Bai. "Tribulazioa" munduak egiten diguna da, eta...

milaka urtez gertatu da. Jesusek esan zuen:

"Munduan larrialdirik (trubulazioa) izango duzue;

baina izan adore! Nik garaitua dut mundua."

Klase hau "muturreko erlijioari" buruz denez,

munduak amaiera izatea batzuentzat kategoaria horren barruan sar iteke

Jesukristoren bigarren gorputz agerketa bat egotea.

Horregatik azaldu nahi nizuen hitz gutxitan,

Bibliaren esanetan zer gertatuko den eta nola.

Apokalipsiaren liburua ulertzeko gakoa,

nola hondatzen den ulertzea da. Ingelesez "jakinarazte" liburua deritzo.

Ez deritzo "ezkutatze" liburua.

Beraz, Jainkoak guk "jakitea" nahi du, ulertzea.

Formatu ulergarria du liburuak. . kapitulua hasterakoan,

Kristoren garaian, Joan Patmos irlan zegoen,

ebanjelioa predikatzeagatik bere aurka zeuden.

Jesus mundura etorri zela mende bat igaro baino lehen...

Jainkoa agertu zitzaion. - kapituluetan Jainkoak mezu bat eman zion.

Asiako zazpi elizentzat. Eliza horiek, I. mendean zeuden.

-. kapituluetan zerua ikusten dugu,

Zeruko gertaerak deskribatzen ditu. .ean tribulazio gertaerak daude ikusgai.

.ean gizatalde handi bat zeruan agertzen da.

Bahiketa da, nazio guztiak daude ordezkatuta.

eta .etan Jainkoak haserrea kanporatzen du. . kapitulua argitzailea da.

akeneko turuta-hotsa baino lehen gertatzen den azaltzen du.

.ean zazpigarren turuta-hotsa dugu. Hau esateko: Apokalipsi liburua begiratuz,

lehenengo kapituluak kronologia bat jarraitzen dute.

Kristoren garaian hasten da. Gero etorkizuneko gertaerak agertzen dira:

tribulazioa, bahiketa, Jainkoaren haserrea.

Gero, .ean turuta-hots hori. Behin betikotasun bat dago:

"Gure Jaunari eta beronen Mesiasi dagokie orain munduaren erregetza,

eta menderen mendetan izango dira errege."

Interesgarriena da, . kapitulura iristean,

behin betikotasun hori dago amaieran. Gero, .ean, aldaketa handi bat dago.

Begira ezazue . kapituluko . bertsetea:

"Seinale handi bat agertu zen zeruan: emakume bat,

eguzkiz jantzia, ilargia oinazpian eta hamabi izarreko koroa buruan.

Haurdun zegoen, eta erdiminez eta haurgintzako oinazez garrasika ari zen.

Beste seinale bat agertu zen zeruan: herensuge gorri handi bat,

zazpi buru eta hamar adar zituena, eta buruetan koroa bana.

Bere isatsez zeruko izarren herena herrestan hartu eta lurrera jaurti zuen.

Herensugea, haurra izateko zegoen emakumearen aitzinean gelditu zen,

jaio bezain laster semea irensteko." (Apokalipsia :-)

Orain begira ezazue . bertsetea:

"Emakumeak semea izan zuen, herri guztiak burdinazko makilaz gobernatuko zituena.

Semea hartu eta Jainkoaren tronuraino eraman zuten."

Jakina, seme hori Jesukristo da, Testamentu Zaharrean...

eta Testamentu Berrian, Jesukristo aipatzen delako herri guztiak gobernatzen...

burdinezko makil batekin. Milaka urteko erreinuari buruz ari da, etorkizunean etorriko dena.

Apokalipsi liburua ulertzeko erarik hobea liburua bitan zatitzea da.

.kapitulutik .era eta .etik .era.

Bi zatiak alderatuz, gertaera berdinak ikusiko dituzue.

Zergatik egin zuen Jainkoak hori? Zergatik azaldu zuen bitan istorio bera?

Ba, zergatik azaldu zigun ebanjelioa lau aldiz Mateon, Markosen...

Lukasen eta Joanen? Zergatik eman zizgikun Samuelen eta liburuak?

Eta Erregeak eta liburuak, eta Kronikak? Beste perspektiba bat emateko.

Erregeak eta Kronikak liburuak alderatuz asko ikas dezakegu.

Edota Mateo eta Markos, eta Markos eta Lukas, Lukas eta Joan konparatuz.

Perspektiba ezberdinaz izateko. Era berean ulertzen dugu Apokalipsi liburua.

Kronologia hori ulertzean, hobeto ulertuko duzue Apokalipsia.

Batzuek uste dute Apokalipsi liburua ez dagoela ordena kronologikoan.

"ondoren" edo "gauza horien ondoren" aldiz agertzen da liburuan zehar.

"Ondoren" edo "gauza horien ondoren" ikusten badugu,

Jainkoak gertakarien ordena bat ematen digu.

Biblia interpretatzeko era barregarria da,

"ondoren" hitza agertzen denean, orden kronologikorik ez duela esatea.

Ez du zentzurik. Biblia horrela irakurri behar da.

Eredu barregarri bat: Joan :n, hala dio:

"Egiaren arabera ari dena, ordea, argitara hurbiltzen da.

Beraren egintzak Jainkoaren borondatearen arabera eginak direla ager dadin."

. bertseteak dio: "Geroago, Jesus Judeara joan zen bere ikasleekin"

Barregarria litzateke niretzat,

bertsetea .a baino lehenago gertatzen dela esatea, .ean "geroago" azaltzen bada.

Hori begiratu eta esango genuke: Horrela idatzita dago, hori esan nahi du.

Apokalipsi liburuan aldiz irakur daiteke...

"horren ondoren" edo "geroago" ordenari uko egiteak...

ez du zentzurik. Biblia irakurtzeko era ergela da.

Kronologikoki ordenatuta dagoela ulertuta,

baina . kapituluan berriz hasten dela ikusita hobeto ulertuko da.

Kapitulu batzuk ikusi nahi ditut amaierako gertaeren ordena ikusteko.

Hau hemendik urtetara gerta liteke, baliteke gu hemen ez egotea.

Baina uste dut litekeena da etorkizun laburrean gertatzea.

Harrituta egongo nintzateke ni bizi naizen bitartean gertatuko ez balitz,

nire bizitza era arruntean biziko banu. urte ditut,

eta goazen abiaduran, hurrengo urtetan gertatzen ez bada harrituko nintzateke.

Gehiago azaltzen dizuedanean ulertuko duzue zergatik esaten dudan.

Hau da tribulazioaren lehenengo egunean gertatzen dena:

Bibliak dio Deabrua edo Satanas zerutik egotziko dutela. Esango duzue:

"Baina, hori ez al da iada gertatu?" Ez. Jendeak uste du Deabrua infernuan...

dagoela baina ez da inoiz han egon. Bibliak argi esaten du:

Deabrua lurrean dago, gure artean, orroka doan lehoia bezala, zein irentsi pentsatuz.

Deabrua eta bere demonioak Bibliaren esanetan lur honetan daude.

Lurretik zerura doa, bueltaka, Jainkoarekin hitz egiten du.

Joben liburuan, Deabrua etorri eta Jainkoarekin elkarrizketa bat du zeruan...

Job, bere zerbitzariari buruz. Oraintxe bertan Deabrua hemendik hara doa.

Bibliak aipatzen du nola noizbait Deabrua zerutik kanporatua izango den:

"Ondoren, gudua izan zen zeruan: Mikel eta beronen aingeruak...

herensugearen aurka. Herensugea eta beronen aingeruak gogor borrokatu ziren"

"Baina ezin izan zuten garaitu, eta aurrerantzean zeruan ez zen tokirik izan haientzat."

"Bota egin zuten, beraz, herensuge handia, antzinako sugea, deabru

eta Satanas deritzana, mundu guztia engainatzen duena;

lurrera bota zuten bere aingeruekin batera." (Apokalipsia :-)

"Orduan, ahots handia entzun nuen zeruan esaten: Orain etorri da gure Jainkoaren salbamena,

indarra eta erregetza eta beraren Mesiasen agintea;

bota baitute gure senideen salatzailea, gau eta egun Jainkoaren aurrean salatzen zituena.

Bildotsaren odolaz eta aitortu duten mezuaz garaitu dute gure senideek:

ez dute beren bizitza maite izan heriotzaren aurrean atzera egiteko beste.

Poztu, beraz, zeruak eta bertan bizi zaretenok.

Errukarriak, ordea, zuek, lur-itsasook, zuengana jaitsi baita deabrua amorru biziz,

denbora gutxirako dela jakinik." (Apokalipsia :-)

Zer ikusten duzue hemen? Zeruan gerra dago, eta Bibliak dio...

Deabruak galdu egiten duela. Horregatik,

Deabrua eta bere aingeruak, hemen dio aingeruen heren bat dela,

lurrera egozten dituzte. Hau, Satanas da, eta badaki denbora gutxi duela.

Fededunen eta santuen atzetik joango da hauek suntsitu nahiean.

Begira ezazue . kapitulua. Han hasten da gerra.

Apokalipsia :n gerra egitera doa. Nola egingo du?

Nola egingo du gerra deabruak fededunekin?

Profetikoki gertatzen den bigarren gauza tribulazioa da.

Tribulazioa, etapa bat da, non gauza asko gertatuko diren.

Hondamendiak egongo dira, goseteak, izurriteak.

Gatazkak egongo dira, gatazka asko. Jende asko gosez hilko da,

edo gaixotasunez hilko da. Zorigaitzezko gauza asko gertatuko dira.

Tribulazioaren bitartean gatazka eta kataklismo hauek gertatuko dira.

Ez da naturaz gaindiko kataklismoa izango, ez dira sua eta sufrea eroriko baina hondamendi naturalak,

gizakiek sortutako gatazkak, goseteak egongo dira. Gizon bat altxa eta munduko diktadore...

bezala altxako da"antikristo" izenarekin. Ez da ipuin bat. Gertatu egingo da.

Izan ere, seinale batzuk ikus ditzakegu iada.

Bibliak esaten digu noizbait mundu gobernu bakar bat egongo dela.

Gaur egun, gobernu ezberdinak ditugu. Estatu Batuak, Errusia, Txina.

Nazio ezberdinduak dira, subiranoak.

Bibliak dio, noizbait, nazio horiek batu...

eta mundu gobernu bakar bat osatuko dutela. Behin osatuta,

botere osoa pertsona bati emango diote, pertsona hori gobernu burua izengo da.

Pertsona hori "antikristo" izenarekin ezagutzen da Biblian. Nork entzun du horri buruz?

Denok entzun dugu. "Antikristoa" hitz biblikoa da.

Maiz entzungo dugu "piztia," "itsasoko piztia" edo "zazpi burudun...

haman adardun piztia" edo "bekatuen gizona," or the "perdizioaren semea," baina Bibliak

"antikristo" ere erabiltzen du. Niri hitz hori gustatzen zait, ulergarria da,

etra Biblian agertzen da. Erakutsiko dizuet Bibliak non erabiltzen duen:

Bibliak esaten digu pertsona bat etorriko dela, "antikristo" izenekoa,

Jesus bueltatu baino lehen tranpa bat egongo da, Kristo faltsu bat.

Ulertzen? "Antikristoa" Kristo dela dioen pertsona bat da, bigarren agerraldia.

Baina iruzurtia da. Orain kristauei irakasten ari zaie Jesus edozein moementutan

etorri daitekela, plan perfektua da. Benetan agertuko dena "antikristoa" delako.

Zergatik deitzen da horrela? "Antikristo" deituriko gizon bat etorriko delako (singularra).

Honek Jesukristo dela esango du. "Antikristo" hori tribulazioan agertzean,

eta Jesukristo dela esatean, mesias bezala hartuko dute.

Esango dute: "Jesukristo zerutik jaisten denean juduak konturatuko dira...

hura dela beren mesias, eta onartu egingo dute." Ez, antikristoa onartuko dute!

Bibliaren arabera, Jesusek esan zuen:

"Neure Aitaren izenean etorria naiz ni, baina zuek ez nauzue onartzen; norbait bere izenean...

etorriko balitz, hura bai, onartuko zenukete." (Joan :)

Nire ustez, Satanasen plana tribulazio aurreko bahiketarekin...

mundu guztia Jesukristo edozein momentutan etorriko dela pentsaraztea da.

Edozein momentutan etorri daiteke! Gaur etorri daiteke!

Baina etorriko dena antikristoa da.

Antikristoa etortzen denean,

mundu osoko gobernu burua izango da, mundu osoko erlijioaren mesias dela esanez.

Joan : bertseteak dio:

"Seme-alabok, azken ordua da. Entzuna duzue antikristoak etorri behar duela."

Singularra edo plurala da hori?

Entzun dute antikristo singularra agertuko dela.

Hara bada, antikristo asko agertu da dagoeneko, eta hori da azken orduaren seinalea.

Beraz antikristo bat etorriko da ezta?

Ez al daude gaur egun antikristo asko? Hori dio bertseteak. Zeintzuk dira?

"Nor da gezurtia Jesus Mesias dela ukatzen duena baizik? Horixe da antikristoa,

Aita eta Semea ukatzen dituena." ( Joan :)

Jesus Kristo ez dela sinisteko, Kristo bat dagoela...

eta hori Jesus ez dela sinistu behar duzue. "Kristo" hitzak mesias esan nahi du.

Joan :en Bibliak dio: "Lehenik, bere anaia Simonekin egin zuen topo, eta esan zion:

"Mesias aurkitu diagu". Mesiasek "Kristo", hau da, Gantzutu, esan nahi du."

Zein erlijio dago Jesus ez den mesias bat datorrela esaten duena?

Jesus ez dela. Juduek hori sinisten dute.

Mesias bat dago baina ez da Jesus. Mesias horren zain daude oraindik.

Jesus ez da euren mesias, eta zain daude oraindik.

Bibliak dio antikristoa jasoko dutela mesias bezala.

Kristautasun ebanjelistak sinisten du Jesus edozein momentutan agertuko dela,

Salbatuak ez daudenak, egia sinisten ez dutenak, engainatuak sentituko dira usteko dute...

Jesukristoren bigarren agerraldia dela. Musulmanak profeta handiaren zain daude.

Mahoma baino handiagoa izango den mesias handi bat. Ahmadinejad,

Iraneko presidentea, entzun al duzue bere izena noizbait?

Nazio Batuen Asanblada Orokorrean hitz egin zuen duela urte bat edo bi.

Hitzaldi honetan, Islamaren laburpen bat egin zuen.

Profeten mezuaren esentzia bakarra eta berdina da.

Mezulari bakoitza aurreko mezularian oinarrituta dago eta hurrengo profetak aurrekoaren oinarria...

izango du, erlijioaren bertsio osatu bat izango da, gizonen ahalmenen araberakoa.

Horrela izan zen, Jainkoaren azken mezulariak perfekzioa lortu zuen arte.

Nimrodek hazrat Abrahamen kontra jarri zen. Faraoiak hazrat Moisesen kontra,

eta gutiziatsuak hazrat Jesukristo eta hazrat Mahomaren kontra.

Bakea zien izan gure profeta guztiei.

Esan zuen Islamak sinesten duela Abraham profeta handia izan zela,

Moises ere profeta handia izan zela, gero Jesus eta Mahoma etorri ziren.

Ajmadinejadek esan zuena zen,

gizon horietako bakoitzak, aurrekoa baino egi gehiago ekarri zuela.

Iluminazio gehiago, xehetasun gehiago eta egi gehiego ekarri zuten.

Esan zuen etorkizunean, beste profeta bat etorriko dela, Mahoma baino handiagoa,

eta iluminazio handiagoa ekarriko duela. Etorriko den irudi mesianiko baten bila daude.

Imam Mahdi-ren zain daude.

Jauna, bizkortu ezazu Imam Mahdi-ren etorrera eta emaiozu osasuna...

garaipena eta bihur gaitzazu bere jarraitzaile, eta egin gaitzazu bere zilegitasunaren lekuko.

Budistak bostgarren Buda baten zain daude.

Tibeten daudenak eta Dalai Lamaren jarraile direnak, uste dute Dalai Lama beste pertsona batean...

berraragiztatuko dela. Uste egingo dute antikristoa Dalai Lamaren...

berraragiztatzea dela. Musulmanek Imam Mahdi dela sinistuko dute.

Kristauek Jesusen bigarren agerraldia dela sinistuko dute. Juduek mesias bezala...

hartuko dute. Erlijio handi hauek elkartuko dira eta beregan sinistuko dute.

"Azkenean batu egin gara!" Esango dute. "Gure ezberdintasunak alde batera...

utzi ditugu gizon zoragarri honengatik" Antikristoa, iruzurra gurtuko dute.

Munduko gobernuak botere guztia emango dio,

eta Jainkoa bihurtuko dute. Kristoren bigarren etorraldia dela esango dute.

Bibliak dio hil egingo dutela. Zauri hilgarri bat jasoko du buruan,

zauri hori sendatu eta piztu egingo da.

Orduan esango dute Jesusen bigarren etorraldia dela,

Jainkoaren haragi hartzea dela, munduko nazioek, mundu guztiak

gizon hau ohoretuko dute. Erlijio guztiek onartuko dute mesias bezala.

Bibliak dio salbatutakoak ez dituela engainiatuko.

Gainontzekoek ohoretuko dute, mirariak egingo dituelako, Bibliaren esanetan.

Hau dena egingo du eta mundu bakarreko gobernua ekarriko du.

Batzuetan, jendea ohartu nahi izango duzue gobernu global honi buruz.

Moda batzuei buruz ohartzen saiatzen zara, adibidez, eskudiru gabeko gizarteari buruz.

Kristau asko daude, gobernu global bakarrari buruz hitz egiten dutenak.

Edo eskudiru gabeko gizarteari buruz, edo kontrol guneei buruz,

polizia estatuak ezartzen dituenak. "Konspirazio teorialari" deituko dizuete.

Ziur "konspirazio teorialari" deitu zaituztela noizbait.

Bai, askotan.

Baina, Biblian sinesten duen norbaitek uko egin diozaioke...

noizbait mundu gobernu bakarra egongo den ideaiari?

Ez dut uste Biblia irakur dezakezunik hori ikusi gabe.

Satanasen plana beti izan da mundua kontrolatzea.

Eta mundu gobernu bat nahi du. Jainkoa izan nahi du.

Gizon honek munduaren agintea duenean, mundu guztiak...

"piztiaren marka" jaso dezan aginduko du. Noizbait entzun al duzua "piztiaren marka"?

Bibliak dio piztiaren marka eskuin eskuan edo...

kopetan eramango dugula, eta hori gabe erosi edo saldu ezin izango dela.

Agian, duela urte ezinezkoa zirudien.

"Nola izan daiteke hori? Nora eros daiteke marka batekin?"

"Ezin da dirua atera?" Pentsatu nolakoa den teknologia.

Eskuan dudan dirua, paperezkoa da. Ez du berezko baliorik.

Eskudirurik gabeko gizartea garatzen ikusten ari gara.

Gero eta gutxiago erabiltzen da eskudirua.

Noizbait diru fisikoa erabiltzen utziko dugu.

Beraz, eskudirua iraganeko erlikia da?

Ameriketan, transakzioen %a diru fisikorik gabe egiten dira.

Galdetu al duzue noizbait eskudirua desagertuko den?

Batzuek diote, onartu beharreko errealitatea dela. Eskudirua traba bihurtu dela.

Ekonomia hau, eskudiruan oinarritutako sistema batetik eskudirurik gabeko...

sistemara eraman behar da. Honek, bankuak eta telekomunikazio enpresak hartzen ditu barne.

Kutxazain automatikoak eta salmenta puntuak hartu behar dira kontutan.

Aldaketa kulturala da.

Zer da zuentzat dirua gaur egun? Txanpon edo diru-paper multzoa?

Edo txartelak ari dira hori ordezkatzen? Ezagutzen duguna desagertzen ari da, txekea adibidez?

Imajina ezazu herriko dendek esaten dutela: "Ez dugu eskudirurik onartzen."

Edo, "Ez ditugu txekeak ez kreditu txartelak onartzen,

iruzur asko dagoelako, lapurtutako txartel eta errefusatutako txeke asko dagoelako.

Onar dezagun. Eskudiruak ez du berezko baliorik.

Paper zati bat da. Monopoly-ko dirua izan liteke. Ez da urrezkoa.

Ez da zilarrezkoa. Lehenengo paperezko zatiak erabiltzen ohitu gaituzte,

baliorik ez duen papera. Gaur egun paper hau produktuengatik truka dezaket.

Bihar esango balute: "Diru horrek ez du baliorik". Ez luke baliorik izango.

Ameriketako Estatu Konfederatuak gogoratzen dituzue? Gogoratzen al duzue...

Estatu Konfederatuetan erabiltzen zen dirua? Jendeak koltxoi azpian gordetzen zuen.

Orain ez du baliorik. Baliteke zuri gertatzea. "Zure eskudiruak ez du baliorik"

Orain dena zure kontuan dago. Facebook kontuari, Youtube kanalari lotuta,

eta zure gmail kontuari lotuta. Ez dago nortasun lapurketarik.

Ez duzu kezkatu beharrik zorroa etxean ahaztu baduzu, edo txartela lapurtuko dizuten.

Ez da eskudirurik egongo. Drogak kontrola genitzazke,

ez da diru transakziorik egongo. Krimena saihestuko da.

Zientzia fikzio teknologia da eta kutxetan jarriko dute orain,

azkarrago eta eraginkorrago izateko. Denetik erosi ahal izango duzu,

zure nortasuna dendari ematen badiozu.

Erabat izutzen nau.

Behin erositakoa eskaneatuta, zer egin behar da? Hatz erakuslea...

irakurlean jarri eta segundutan ordainduta egongo da.

Biometria deitzen da: pertsonak igartzeko teknika,

ezaugarri biologiko berdingabeen bidez.

Ez zaituztela hain erraz erosi, erosoa delaren aitzakiarekin.

Gaur hatz-marka da, bihar mikrotxip bat izango da...

Agian hori "piztiaren marka" besterik ez da.

Gizon honek bere kudeaketa lanpostua utzi zuen bere hatz-marka...

lanean sartzeko eta ateratzekoan erabili behar zuela esan ziotenean.

Gaur egun hautazkoa bada ere, nork daki bihar zer gertatuko den.

Adituek diote, biometria hedatu egingo dela,

gure eguneroko bizitzako aspektu guztietan.

Hatza hemen jarri eta nire izena azaltzen da, nire informazioa dute.

Hain azkar?

Oso azkarra da.

- Gustuko duzu? - Izugarri gustatzen zait.

Munduan zehar iada biometria erabiltzen da. AEBko gobernuak, hegazkin konpainiek,

gasolindegiek... Walt Disney World-en ere bisitarien zainak irakurtzen duen

teknologia erabiltzen dute sarreretan.

Gobernu global honek izugarriko boterea izango du.

Piztiaren marka gabe ezin izango dela ezer saldu edo erosi aginduko du.

James erregearen Bibliak argi dio, piztiaren marka,

beharrezkoa izango dela saldu edo erosteko.

Eskuineko eskuan edo kopetan kokatuko dela. Hau, ezarri daiteken...

txip bat izan liteke, saldu edo erosteko, eskaneatu bakarrik egin behar dena.

Noizbait esango dute: "Ehun dolar hauek ez dute baliorik"

Eskaneatu egin behar duzu ordaintzeko. Orain dena elektronikoa da.

Supermerkatuan, produktuak hartu eta bip!

Eskurik ez baduzu, lasai. Kopetan jarriko dizute, mundu guztiak du buru bat.

Diruak formatu elektronikoa izango du.

Horrela doa. Mugikorrek eskanerra dute orain.

Bi pertsonen artean trukaketa bat badago, Adibidez, . dolar.

Eman eskuineko eskua nire mugikorrarekin eskanea dezadan.

Bere kontutik dirua hartu dut. Nire semearen piano klasea ordainduko dizut.

Pentsa ezazue: mugikorra piztiaren marka eskaneatzeko erabil daiteke.

Eta ezin izango da hori gabe saldu edo erosi.

Gaur gauean, medikuntza berriak. Arroz ale tamainako txiki batek bizitza salba liezazuke.

. urtea, konortea galdu eta ospitalera eramaten zaituzte NANik gabe,

azal azpian duzun mikrotxipari esker, dena hor dago.

Duela urte zientzia fikzioa zen. Gaur errealitate biometrikoa.

Jendea diru-zorroaren eta giltzen menpe ez egotea lortu daiteke...

urtetan, teknologia biometrikoaren bitartez, jendeak hori nahi badu.

Erronka da gure pribatutasuna babestea.

Mikrotxip teknologia berriak baimentzen du estualidetan...

historia klinikoa ezagutzea tekla bat zapalduz.

Mediku askok erabaki asko hartu behar dituzte historia jakin gabe,

jendeak hartzen dituen medikamentuak edo alergiak ezagutu gabe.

Harvard-eko doktore batek dio Irrati Maiztasun Identifikatzaile txipak

arazo horren irtenbidea dela. Bere besoan jarri zuen eta eskaner batek zenbaki bat irakurtzen du.

digitoak web orri seguru batean sartu eta historia klinikoa agertzen da.

Larrialdi langile honek dio txipak lagun lezakeela.

Batez ere kontusio bat duen paziente bat baduzu, eta hitz egin ezin badu,

Sartu egiten dira eta ezin dute informaziorik edo beren historia eman.

Harvard-eko medikuak dio onurak garbi daudela.

Ni eskalatzailea naiz, erortzen banaiz eta konorterik...

gabe aurkitzen banaute, eskanea nazakete nor naizen jakiteko,

hori pribatutasunaren ardura baino garrantzitsuagoa da.

Txipa hautsiezina den beiraz dago estalita.

Arroz ale baten tamaina du. Anestesia bidez jartzen da ia minik jasan gabe.

Azal azpian josteko orratz bat bezala jartzea da.

Kasu honetan onuragarria da azalaren azpian hau edukitzea.

Honela hasten da: katu honi jarri zioten eta bost urte ondoren itzuli zen.

Norbaitek esan zuen: "katuentzan ona bada,

ama eta aitari jarriko diet, zerbait gertatzekotan, mikrotxipa

edukiko dute historia klinikoarekin. Ederki.

"Katuarentzat ona bada, aiton-amonentzat ere ona izango da.

Eta nire haurrentzat? Akabo bahiketak!" Ez dugu behiketen beldur izan behar.

Gero, ba, zergatik ez? "Guk ere izan beharko genuke."

Dena txip horretan edukiko dugu: Kreditu txartelak, gidabaimena,

garraio txartelak... Akabo diru-zorroak! Ez dituzu giltzak behar izango!

Etxean daudenei galdetu nahi diet: ideaia ona al da?

Hori lortuko dugu laister.

Zientzia fikzioa dirudi, barka nazazu.

Hemen dago!

Badakit hemen dagoela, baina animalientzat, gizakientzat era mugatuan!

Baina zuk sema-alabak dituzu.

Bai baina... tira...

Duela urte batzuk jendeak ezingo zuen hau dena sinetsi hau dena ezarriko zenik.

Nola gelditzen dituzu marka ez dutenak erosi edo saltzen?

Oso erraza izango litzateke garatzen ari den teknologia berriarekin.

Marka gabe ezin izango du inork saldu edo erosi. Gehienek etxean zazpi edo...

hamar egunetarako janaria dute etxean. Erosi ezin baduzu,

oso egoera txarrean egongo zara. Bibliaren arabera,

honako legea egongo da ere: antikristoa ohoretzen ez baduzu, hilko zaituzte.

Gauza on asko egiten ditu gizon honek, jendea batzen ari da.

Baina aukeratu: berarekin bat egin edo hil. Hori entzutean,

esango duzue: "Orduan fededunak hil egingo gara.

Burua moztuko digute."

Bibliak esaten du zerbait buruak mozteari buruz.

Hala da, horrela balitz, fededunak hil egingo litzateke.

Begira nola doan teknologia, zaintze kamarak, sateliteak.

Poliziak kameradun dronak erabiltzen dituzte dena grabatzeko,

eta zuek espiatzeko. Noizbait ikusi dituzue dronak? Orain diote mikrofonoak...

jartzen ari direla kaleetan, esaten duzuena entzuteko.

eleberria dirudi honek, horrela doa gure herrialdea.

erabateko zainketa gizarte bihurtzen ari gara. Lehen hegazkinera erraz igotzen zinen.

Orain, segurtasun galderak erantzun behar dira. Gorputza eskaneatzen dizute.

Umiliatu egiten zaituzte. NAN txartela momentu oro izan behar duzu.

Poliziak momentu oro eskatzen dizu: Non da zure NANa? Non dauzkazu paperak?

Paperak ez dituzu behar bezala! Horrela da orain gure herrialdea.

Eta momentu bat iritsiko da, non kartzela honenatik ihes egitea oso zaila izango den.

Baina gauza bat esango dut: Denak ez gara hilko.

Kristau askori Kristoren kausagatik burua moztuko digute,

Baina ez gara denak hilko, azkar bukatuko dute honekin. Bibliak dio:

"Eta Jainkoak aldi hori laburtuko ez balu, ez litzateke inortxo ere bizirik aterako;

baina, aukeratuak direla eta, laburtu egingo ditu egun horiek." (Mateo :)

Bibliak dio horrek irauten duen bitartean, Jesukristo bueltatuko dela.

Lehen aipatu dugu Jesusen bigarren etorrera. Itzuli egingo da.

Kristautasuna menderatu dutela, gobernu globala dutenean,

Satanas gobernu horren buru izanda, Jesukristo zerutik jaitsiko da.

Momentu horretan gertatuko da bahiketa. Orduan aterako du haserrea mundura.

Apokalipsian irakurri daiteke. Ura odol bilakatuko du.

Zuhaitzak eta belarra erreko ditu. Infernuko otarrain...

horiek bidaliko ditu, eskorpioien buztana dutenak, eta jendea hozkatuko dute.

Apokalipsia irakurri ez baduzue, gomendatu egiten dizuet.

Ez irakurri Bertsio Internazional Berria. James erregearena irakurri.

Irakurri benetakoa. Ez onartu imitaziorik. Begiratu . kapituluko . bertsetea.

"Orduan, piztia bat ikusi nuen itsasotik irteten;

hamar adar eta zazpi buru zituen, adarretan koroa bana

eta buruetan Jainkoaren kontrako izen iraingarriak.

Piztia lehoinabarraren antzekoa zen; hankak hartzarenak bezalakoak

eta ahoa lehoiarena bezalakoa zituen. Herensugeak bere indarra,

bere tronua eta ahalmen handia eman zizkion."

Bibliak deskribatzen duen piztia, Bibliak dio dragoia dela...

boterea eta autoritatea ematen zizkiona. Begiratu . bertsetea:

Haren buruetariko bat zauritua zegoen, hilzorian bezala; baina heriotza-zauri...

hura sendatu egin zitzaion; lur osoa, liluraturik, piztiaren ondoren zihoan.

Denek herensugea gurtu zuten, piztiari ahalmena eman ziolako, eta piztia ere...

gurtu zuten esanez: "Nor piztia adinakorik? Nor borroka daiteke beraren aurka?"

Handikeriak eta Jainkoaren aurkako irainak esateko baimena eman zioten piztiari,

eta berrogeita bi hilabetez jarduteko ahalmena. (Apokalipsia :-)

hilabete ezaguna egiten zaizue? ++/= urte eta erdi.

egun hilabete dira. Ikusten duzue nola datozen bat gauza hauek?

. bertsetean dio: "Eta hala egin zuen hark: Jainkoaren aurka birao egin eta...

beronen izena, santutegia eta zeruan bizi direnak iraindu zituen."

Begira, . bertsetean dago gakoa:

"Santuen kontra borroka egin eta haiek menderatzen ere utzi zioten;

eta arraza, herri, hizkuntza eta nazio ororen gain agintea eman zitzaion."

. kapituluan, . bertsetean ikusi dugu dragoiaren xedea...

Kriston sinisten dutenekin eta Jainkoaren Aginduak betetzen dituztenekin gerra egitea zela.

Hemen dio santuekin egin behar zuela gerra, begira: "agintea eman zitzaion"

Zeinek irabaziko du santuen eta munduko deabruaren arteko gerra hau?

Deabruak. Santuakin gerra egin eta agindu egingo ditu.

Apokalipsia ren arabera, antikristoaren xedea, santuekin gerra egitea da.

Ez du nahi kristauek piztiaren marka har dezaten, erasoaldia saihesteko.

Kristau oro hil dadila nahi du. Irakurri ezazue liburu osoa

irabazlea zein den jakiteko. . kapituluan denbora ezbehar...

bat dago, . bertseteak dio:

"Santuen kontra borroka egin eta haiek menderatzen ere utzi zioten; eta arraza,

herri, hizkuntza eta nazio ororen gain agintea eman zitzaion.

Eta lurreko bizilagun guztiek gurtuko dute, lepo eginiko Bildotsaren biziaren...

liburuan beren izenak munduaren hasieratik idatzirik dituztenak izan ezik." (Apokalipsia :-)

"Piztia" deitutako gizon honek, herri, hizkuntza eta nazio orotan...

boterea duena, santuekin gerra egitea du xede eta Bibliak dio,

munduko jende guztiak gurtuko duela. Itxaron pixka bat. Ez dio hori.

"Eta lurreko bizilagun guztiek gurtuko dute, lepo eginiko Bildotsaren...

biziaren liburuan beren izenak munduaren hasieratik idatzirik dituztenak izan ezik."

Izen horiek biziaren liburuan daude? Hura gurtzen dute? Ez.

Bibliak dio fidagarria dirudiela, aukeratuak ere engainiatuko dituela ahal bada.

Jainkoak ez du onartuko salbatutakoak engaina ditzan. Beraz,

benetan salbatutakoak, tribulazio aurreko bahiketarekin engainatutakoak ere,

hori gertatzen ikustean, edo dokumental hau ikusterakoan konturatuko dira.

Hau gertatzen ari da. Antikristoa da. Ezin dut onartu. Ezin dut gizon hau gurtu.

Hura ez da Kristo. Gurtzen ez duten pertsona guztiak hilko dituzte.

Gurtzen ez dutenek ezin izango dute saldu edo erosi.

Piztiaren marka ez da supermerkatuan lortuko.

Edo postetxeara joanda eta saldu edo erosteko txipa eskatuz. Ez.

Biblian argi dago. Antikristoa gurtu behar da txipa jasotzeko.

Lehen, diktadoreak zeuden. Orain, garunak eskaneatzeko teknologiak ari dira garatzen.

Uste dut, piztiaren marka lortzeko antikristoa gurtu beharko...

dugula eta leialtasuna legetsi beharko diogula.

Hark jakingo du egia diogun.

GARUN ESKANERRAK PENTSAMENDUAK IRAKURTZEN DITU

Zientzia fikzioa hemen da. Etorkizuna gaur da.

GARUN ESKANERREK JOERA IRAKUR DEZAKETE

PENTSAMENDUAK IRAKURRI NAHI DITUEN GAILU TXIKIA

Ez hori bakarrik. Pentsa ezazue zenbateraino dagoen garraioa kontrolatuta,

kontrol guneak daude autobideetan,

hegazkin bat hartzerakoan, segurtasun eskaner batetik biluzik pasa beharra.

Badirudi kontrola ezartzen ari direla, gizarte honetan bizi nahi baduzu,

pizti hau gurtu beharko duzu bere esana bete,

eta marka jaso.

Hori da. Gaiztoak bezala tratatuko gaituzte.

Jesusek esan zuen bere diszipuluak gorrotatuko zituztela.

Mundu berriaren orden horretan laguntzen ez duena arerioa bezala izango da.

Adibidez, haurtzaindegian dagoen haurra eskolara eraman nahi baduzu,

txertoa jaso arte eskolan ezin duzula sartu esango dizute.

Bai.

Agian higuina diezu txertoei. Edo agian diozu: "Txertoek autismoa...

sortzen dute, edo beste gauza asko, eta ez dut arriskatu nahi".

Eskrituretan ez dut ikusten txertoen baliokiderik. Pozoina gorputzean sartu...

beste pozoina inokulatzeko.

Hori da.

Eskolak dio haurra ezin dela joan txertoa jaso ez duelako,

beraz, ez duzu aukerarik. Sinesten duzuna jarraitzen duzu edo makurtu eta...

zure haurrari txertoa jarriko diozu komeni zaizulako? Piztiaren marka berdina izango da.

Duela urte berdina gertatu zen segurtasun zenbakiekin.

Jendeak ez zuen zenbaki bat izan nahi. Gutxinaka onartzen joan ziren.

Orain denok dugu bat eta ez digu axola. Hori al da...

mundu erreinu bakarra lortzeko pausuetariko bat?

Satanas zerutik kanporatu zuten. Badaki denbora gutxi duela.

Fededunen eta santuen aurkako gerra egitera doa. Nola?

Gizon bati boterea emanez. Dragoiak eman zion boterea,

Gizon bati herri, hizkuntza eta nazio oro kontrolatzeko boterea ematen diote.

Gizon honek deabruaren gerra egingo du santuen aurka. Bibliak . bertsetean dio:

"Gero, beste piztia bat ikusi nuen lurretik irteten; bi adar zituen,

ahariarenak bezalakoak, baina herensugea bezala mintzo zen. Piztia honek lehengoaren...

ahalmen guztia erabiltzen du beraren zerbitzuan, eta lurra eta lurreko guztiak bultzatzen ditu...

heriotza-zauria sendatu zitzaion lehenengo piztia gurtzera."

Hemen, gizona gurtu dezaten eskatzen ari da. . bertsetean dio:

"Mirari handiak egiten ditu, zerutik lurrera jendaurrean sua jaitsarazteraino.

Piztiaren alde mirariak egiteko ahalmena eman zitzaion eta mirari horien...

bidez liluratu egiten ditu lurreko bizilagunak, eta ezpataz zauritua...

izan arren bizirik dagoen piztiaren ohorez,

irudi bat egiteko agintzen die. (Apokalipsia :-)

"Piztiaren irudiari bizi-arnasa emateko ahalmena ere eman zitzaion,

irudiak hitz egin zezan,

eta bera adoratzen ez zutenak hil zitzan." (Apokalipsia :)

Esango duzue: "Zer izango da irudi hori, bizi-arnasa duena?

Hurbiltzerakoan, teknologia hobeto uler dezakegu.

Ez dakit zein irudi mota den.

Hitz egin dezakeen piztiaren irudi bat da,

gurtzen ez dutenak hil ditzakeena. Honek, Danielen . kapitulua...

gogorarazten dit. Nabukodonosor zen mundu zibilizatuko errege.

Gogoratzen duzue irudi handi bat egin zuela, eta gurtu egin behar zutela?

Zer gertatzen zen ez bazuten gurtzen? Hil egiten zituzten. Bai.

Ez al da antzekoa? Antikristoaren irudia da. Begiratu . bertsetea, hori da gakoa:

"Guztiei, txiki nahiz handi, aberats nahiz behartsu, libre nahiz esklabo,

eskuineko eskuan nahiz bekokian marka bat eramanarazi zien, eta marka hori...

hau da, piztiaren izena edo izenaren zenbakia zeramanak bakarrik eros edo sal...

zezakeen zerbait. Hemen jakinduria behar da: buruargi denak asma dezala piztiaren zenbakiaren

esanahia, gizon baten zenbakia baita. Zenbakia seiehun eta hirurogeita seia () da."

(Apokalipsia :-)

Hau da Satanasek erabiltzen duen tresnetako bat fededunak jarraitzeko.

Piztiaren marka santuekin gerra egiteko erabiltzen duen tresna da,

Saldu edo erosi ezin baduzu, oso zaila baita gaur egungo munduan bizitzea.

Ezta? Edo edozein mundutan. Beraz, antikristoa gurtzen ez baduzu,

hil egingo zarela dio, eta ez hori bakarrik. Esetsaldi bat da.

Santuekin gerra egiten ari da. Santuentzat ezinezkoa egiten du ezer erosi edo saltzea,

piztiaren marka ez dutelako, marka hau piztia gurtzen dutenek lortzen...

dute bakarrik.

Salbatutakoek, santuek ez dute piztia gurtuko.

Bibliak argi dio Mateo en eta beste kapitulu batzuetan:

Ezin izango dute erosi edo saldu.

Heriotza mehatxua izango dute. Imajina ezazue mundu bat,

ez dut nazio bat esan, ez herrialde bat. Mundu bat esan dut. Ezin izango da...

mundu horretan saldu edo erosi, eta heriotza mehatxu bat izango duzu.

Imajina dezakezu zein zaila den horrelako munduan bizirautea?

Gainera, hainbeste kamerarekin? Zer diozue autoen matrikula eskaneatzen dituzten kamerei buruz?

Edo gorputz biluzi eskanerrei buruz? Kontrol guneetan IDa erakusteari buruz?

Tren bat edo hegazkin bat hartzeko NANa erakutsi beharraz?

Laister, beste zerbait erakutsi behar izango duzu.

"Erakutsi zure eskuineko eskua. Ondo da. Bidai ona izan."

Ez dago hain urrun. Duela urte jendeak guk baino arraroago ikusten zuen.

Orain, ez dugu hain urrun ikusten, ezta?

Horregatik diot gertu gaudela. Gaur egun kristauak ez gaude horretarako...

bat ere prest. Zeuen burua espiritualki...

prestatu behar duzue.

Prest egon behar duzue. Horregatik ohartzen gaitu Jainkoak.

Behin eta berriro ohartzen gaitu. Paulok bere jendea ohartu zuen horregatik.

Jakina, ez ziren tribulazioa bizitzen ari, baina tribulazioak jasan zituzten...

fededun guztiek bezala. "Ohartu genizuen", esan zuen.

Lehenago esan genizuen tribulazioa jasango zenutela,

Ohartu egin behar gaituzte eta etortzear dagoena ulertarazi,

jasan ahal egiteko.

Kristauak ez daute ohartuta tribulazioan gertatuko denari buruz.

Horren ordez, AEBn zehar, artzaiak euren jendea bahiketa...

antikristoren gerraren aurretik gertatuko dela ari dira irakasten.

Bahiketa izango dela lehenengo gertakaria.

Doktrina honek, eminentziatzat ezagutzen dena, Kristo edozein momentutan

zerutik jaitsi litekeela irakasten du, eta seinalerik ez dela egongo. Bibliak, aldiz,

bat batekoa ez dela dio, eta aurretik beste gertakari batzuk egongo direla dio.

Ziur aski entzun duzue doktrina hau, Jesus edozein momentutan etorri daitetela diona.

Nork entzun du? Jesusen berehalako itzulera deitzen da.

Jesus edozen momentutan etorriko dela uste dute. Askotan galdetu diet,

"Non agertzen da hori Biblian?"

Bibliak, hemen esaten duela diote: "zein egunetan edo ordutan gertatuko den,

ez daki inork" Askotan ezin dute non den erakutsi,

"Ez dut hemen Biblia, ez dakit buruz"

"Baina badakit Jesusek hori esan zuela".

Lagundu egingo dizut. Hori Mateo :n agertzen da. Irakurri egingo dizut.

Hori biblikoa ez dela erakutsi nahi dizut. Kristautasun konbentzionala da.

Liburudenda kristaura joaten bazarete, liburu mota...

eta bideo asko dauzkate. Left Behind entzun duzue? Asmatuta.

Ez dauka Bibliarekin zerikusirik. Bibliak Mateo :n dio:

"Baina zein egunetan edo ordutan gertatuko den, ez daki inork,

ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak bakarrik baizik."

Beraz, jendeak bertsete hau hartu eta esango du: "ikusten? Hemen da."

"Edozein momentutan gertatuko dela esan nahi du."

"zein egunetan edo ordutan gertatuko den, ez daki inork"

Aurreko kapituluetan egun horretaz hitz egin du!

. bertsetean esan du, egun hori tribulazioaren ondoren dela:

"Egun haietako larrialdiaren ondoren..."

Gertatuko dena deskribatzen du. Gero dio:

"Baina zein egunetan edo ordutan gertatuko den, ez daki inork, ez zeruko aingeruek"

Ez dakigu eguna edo ordua baina badakigu tribulazioaren ondoren dela.

Tribulazio aurreko bahiketan sinisten dutenak gogor saiatzen dira...

esaten diezunean: "Hor, larrialdiaren ondoren dio"

"Hori ez da bahiketari buruz" Esango dute.

"Nola dakizu?" Galdetuko duzu. "Tribulazioaren ondoren delako."

"Eta badakigulako bahiketa tribulazioaren aurretik dela"

Baina, non esaten du Bibliak bahiketa edozein momentutan gertatuko dela?

Hor dago: "zein egunetan edo ordutan gertatuko den, ez daki inork"

Oraintxe esan duzu ez zela bahiketari buruz ari.

Mateo ez da bahiketari buruz. Baina "ez daki inork" esaten duenean,

bat batean Mateo bahiketari buruz da berriro.

"Soroan izango diren bi gizonetatik, bata eraman eta..." Bahiketari buruz da berriro.

Ixo eta egin eskatu zaizuna. Ixo eta sinistu gure doktrina.

"Azaldu bi aldeak, izan zaitez zuzen!" Esango duzue. Hemen dago beste aldea.

Ixo, sinistu nik esan dudana eta utzi galderak egiteari.

Ixo eta sinistu, nik esan dudalako. Hori da tribulazio aurreko aldea.

Hala da, ez dute arrazoirik. Nik Biblia dut.

Ez dute ezer. Doktrina falsu batzuk testuingurutik ateratako Bibliako...

bertsete batean daude oinarriturik.

Tribulazio aurreko bahiketak ez da eskrituretatik atera.

Ez dute eskriturarik ere. Ez dago. Ez da eskrituretan ezer aipatzen,

tribulazio aurretik gertatzen den bahiketa bati buruz.

Tradizioan oinarrituta dago, liburu batean edo norbaitek irakurritako gutun batean.

Ez du Biblian oinarria. Ez dator Bibliatik.

Elizan jendeari azaltzen diodanean,

ez dute arazorik doktrina hau ulertzen. Pulpitoan dagoen jendeak ditu arazoak...

doktrina honi aurre egiteko. Tribulazio aurreko bahiketaren doktrina...

doktrina zabaldua delako. Ezaguna izan nahi baduzu hori irakatsiko duzu.

Bahiketa tribulazioaren ondoren datorrela esaten baduzu bakartu egingo zaituzte.

Jendea zure kontran izango duzu, kofradiatik urrunduko zaituzte,

euren doktrina aldatu nahi izango ez dutelako.

Jende askok besteek egia entzun ez dezatela dutelako xede. Horrela da.

Euren doktrina mantentzen dute iluna beldurra eta intimidazioaren bitartez.

Egia azaldu nahi dut. Nirekin ados daude.

Baina pulpitotik doktrina erakusten dute, beren artzai eta lagunak beren...

kontra jartzeko beldur direlako. Ezin izango dute hitzaildirik eman.

Ezin izango dituzte elizetan sermoiak eman. Clubean egoteko...

tribulazio aurreko bahiketan sinistu behar duzulako. Sinisten ez baduzu, ez zara clubekoa.

Askotan ez dute onartuko arrazoirik ez dutela,

urteetan zehar egon direlako doktrina irakasten.

Ez dute onartuko Biblia eskolak gaizki irakatsi izana,

edo akats bat egin dutela. Denok egiten ditugu. Hazi egiten gara, gauza berriak ikasi.

Zerbait gaizki egin baduzu, zuzendu behar duzu. Bibliak dio Galaziarrei :en:

"Gizakien onespena bilatzen ote dut ala Jainkoarena? Gizakiei atsegin ematen...

saiatzen ote naiz? Oraindik gizakiei atsegin eman nahian banenbil, ez nintzateke Kristoren zerbitzari izango."

Sermoilari hauek erabaki behar dute jendearen gogoko izatea den garrantzitsuena,

zabaldua, tribulazio aurreko bahiketa irakatsi, mundu guztiak entzun nahi duena,

filma gustatu zaielako, bideo jokoa dutelako eta mahai jokoa, DVDa,

ala Bibliak dioena aukeratu eta behingoz altxa eta bahiketa tribulazioaren ondoren...

datorrela esan. Adibide perfektua da: jendeak dioena aukeratu

edo Jainkoak dioena. Biblia autoritate bezala ez hartzearen adibidea,

eta tradizioaren atzetik joatea, ikasitakoa sinestea, eta jendeak dioena...

sinestea, Bibliak benetan dioena jarraitu ordez.

Tribulazio aurreko bahiketan sinisten nuen, hori ikasi nuelako txikitan.

Ezin zenuen horri buruz galdetu, baina egia ikusi nuenean,

eta Biblia irakurri nuenean, era Bibliak irakasten zuena ikustean,

pertsonalki aukera egin nuen, onartu jendea jarraitzeko, edo...

sinisten dudanagatik eta egiarengatik aurka agertu.

Bizitzan zehar erasotu naute.

Jende askok gaizki tratatu nau, tribulazio aurreko bahiketari buruzko nire jarrerarengatik.

Baina gustatuko litzaidake, hau entzuten edo ikusten baduzu,

zuk ere zerbait egitea, fedeagatik aurrea hartu,

zure jarrera adierazi eta uko egin Biblian azaltzen ez diren doktrinei,

Tribulazio aurreko bahiketa horietako doktrina bat da.

Beste bertsete gako bat honakoa da, Tesalonikarrei :-

"Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren azken etorrerari..."

beraz, Jesukristo etorriko dela dio,

"eta gu harekin elkartuko garen uneari buruz" bahiketari erreferentzia,

"hau eskatzen dizuegu: ez dezazuela arinegi burua gal, ezta kezkatu ere,

Jaunaren eguna gainean duzuela" Berriro hemen bahiketa aipatzen du.

"Gainean duzue" esaten du. Ez da gertatuko den hurrengo gauza."

Ez zaitzatela inork inola ere engaina! Aurrez, fede-ukamenak gertatu behar du

Denak elkartuak izango diren eguna, "eta gaiztakeri gizonak, hondamenera...

kondenatua dagoenak, agertu behar du" Hemen agertzen da eskrituretan,

Jesukristorekin elkartuko garen eguna, gaiztakeri gizona agertu arte.

Berehalakoa den gauza bakarra,

antikristoaren etorrera da.

Beraz, Bibliak esaten digu Kristoren eguna ez dela berehala etorriko.

Norbaitek berehala gertatuko dela esaten badizue,

gezurretan ari da, iruzurtia da. Esan zuen: Ez zaitzatela engainia hitzez,

espirituz, edo gurea dela esaten den idatziz, Kristoren eguna berehalakoa dela diona,

Ez utzi inork engainia zaitzaten. Egun hori ez da iritsiko,

X,Y eta Z lehenengo gertatu arte. Bahiketa ez da egozein momentutan gertatuko.

Tribulazioa lehenengo dator. Antikristoa lehenengo etorriko da.

Eguzkia eta ilargia ilunduko dira Jauna datorren egunaren aurretik.

Egun hori ez da iritsiko erorketa bat dagoen arte,

eta bekatu-gizona agerian jarri arte. Antikristoa Jainkoaren tenpluean eseri,

eta bere burua jainkotzat aldarrikatuko du. Antikristoak izango du boterea bahiketa...

gertatu baino lehen. Lukas begiratuta, Mateo baino lehen...

dator, Mateo eta Lukas pasarte paraleloak dira.

Lukas n irakur dezakegu lehenengo larrialdiari buruz.

Jesus bere diszipuluei doktrina irakasten. Horrela dio Bibliak:

"Noeren garaian bezala gertatuko da...

Gizonaren Semearen garaian ere." (Lukas :)

Jende askok ulertuko du Noeren garaian ziren bezain...

maltzurrak izango garela. Baita ere, Loten garaian bezala...

egongo dela Gizonaren Semea ere.

Jendeak esango du: "Sodoma eta Gomorran ziren bezain maltzurra izango naiz"

Hasiko dira gure gizartean antzekoak izan daiztezkeen gauzak aipatzen,

"Sodoma eta Gomorran ere gertatzen zirenak." "Han ziren maltzurrak eta...

Noaren garaiak ziren bezain maltzurrak izango gara."

Baina Jesus ez da konparaketa hori egiten ari.

. bertsetean dio:

"Gauza bera gertatu zen Loten garaian ere: jan eta edan,

saldu eta erosi, landatu eta eraiki egiten zuen jendeak; baina Lot Sodomatik...

atera zen egunean, su eta sufrezko euria egin zuen zerutik eta denak galdu zituen.

Hemen ikasten duguna da Lot kanporatu zuten eguna...

bahiketaren irudia dela. Sodomara dioazen bi aingeruri buruz...

hitz egiten da, mundua irudikatzen eta fededunak ateratzen Jainkoaren haserrea...

hirira heldu baino lehen. Apokalipsiak berdina irakasten du.

Jesukristok aingeruak bidaltzen dituela, fededunak elkartzen dituztela...

eta mundutik ateratzen dituela. Apokalipsi liburuak espezifikoki dio,

ordu erdi igarotzen dela haserrea kanporatu baino lehen.

"Left Behind" ereduan, mundu guztia desagertu egiten da,

jendea galdezka dago "Non daude?" Jendeak ez du hori esango.

Bibliak dio egun berean elkartuko dituztela eta eraman egingo dituztela.

Jainkoak epaitu egingo du geroago. Su eta sufrezko euria egingo du.

Jendeak jakingo du zerbait gertatzen ari dela. Jendeak aterpe bat bilatuko du.

Jendeak beraien gainean harriak eror daitezela nahiko du, ezkutatu ditzaten,

sua eta sufrearengandik. Eramango gaituzten egun berean,

Jainkoa haserrea ateratzen hasiko da.

Eguzkia eta ilargia iluntzen direnean, iritsiko da bere haserrearen eguna.

Nork jasango du hori? Egun horretan, ordu erdi beranduago, Jainkoak...

su ata sufrezko euria hasiko du. Apokalipsiaren . kapitulua, eguzkia eta ilargia iluntzen dira.

. kapitulua: fededunak zeruan agertzen dira. . kapitulua: bere haserrea ateratzen du.

Hori da Bibliak Mateo n irakasten duena. Eguzkia eta ilargia ilundu,

gero bahiketa. Erraza da.

Tribulazio aurretiko doktrinaren jarraitzaileek...

bi gauza ezberdin esaten dizkidate: edo bahiketa Apokalipsian...

aipatzen ez dela, nahiko arraroa dena, Apokalipsiak...

xehetasun askoz azaltzen dituelako azkeneko egunak.

Jesukristo zerutik jaitsi, eta fededun guztiak berarekin...

eramaten dituen momentu handia eta garrantzitsua kontutan ez hartzea.

Apokalipsi liburuan hori aipatzen ez dela esatea...

Apokalipsi liburuan gertatzen ez dela pentsatzea zentzugabea da.

Hain da barregarria Apokalipsi liburuan aurkitzen ez dela esatea,

Tribulazio aurreko jarraitzeileek bilatu dute eta erabili dute...

tribulazio aurretik gertatzen den zerbait, eta hau entzuten da

behin eta berriro: Apokalipsia :n dio:

"Ondoren, ikuskari bat izan nuen. Irekitako ate bat ikusi nuen zeruan, eta lehen

mintzatua zitzaidan turuta-hotsa bezalako ahotsak esan zuen: Igo hona,

eta ondoren gertatzekoak direnak erakutsiko dizkizut."

"Turuta-hotsa bezalako ahotsa" ez dago turutarik bertsete honetan.

Joanekin bakarrik hitz egiten ari da. "Erakutsiko dizkizut" dio.

"hori bahiketa da" esango dute.

"Ikusten? Zerura eraman dute. Hori bahiketa da."

Barregarriena da, ez dutela . bertsetea irakurri:

"Bat-batean, Espirituak hartu ninduen. Tronu bat...

ikusi nuen zeruan eta tronuan norbait eseria."

Bahiketa ez da zerura doan espiritu bat. Bahiketa gorputz pizte bat da.

Fisikoki eramango gaituzte zerura.

Ez da espiritua igoko dela. Bibliak argi dio bahiketari buruz.

Kristorekin bat eginda hildakoak lehenengo piztuko dira.

Bizi direnak elkartu eta fisikoki igoko dira zerura.

Beraz, Joanekin espiritualki gertatutakoa, ez da bahiketa.

Bahiketa dela pentsatzen baduzue, interpretazio libre bat egin duzue.

Tribulazio aurreko jaraitzaileek, Biblia literalki interpretatzen dutela diote.

Apokalipsian bahiketa erakustea eskatzen diezunean, Apokalipsia :...

Erakusten dute. Gizon bat zerura igotzen. Ez dute hurrengo bertsetea irakurtzen.

"Bat-batean, Espirituak hartu ninduen. Tronu bat ikusi nuen zeruan"

Ez zen fisikoki joan zerura. Patmos irlan dago oraindik. Kristorekin bat eginik hildakoak,

lehenengo piztuko dira. Gero bizirik daudenak elkartu eta zerura

igoko dira. Hau ez da espirituala.

Hau fisikoa da. Gehiegikeria da hau bahiketa dela esatea.

Tribulazio aurreko jarraitzaileek, Apokalipsia : bahiketa dela esaten...

dutenak, hori bakarrik aurki dezakete Apokalipsi liburuan,

tribulazio aurretik gertatzen dena. Suposatzen dut zerbait aurkitu behar zutela.

Tribulazio aurreko bahiketa irakatsi zidaten txikitan. Esan zidaten ez zela...

Apokalipsi liburuan agertzen. Beti pentsatu nuen beste ixipuren bat zegoela.

Hain garrantzitsua zen gertakaria. Amaierako profeziari buruzko...

liburu bat dago, Apokalipsia, eta han ez da aipatzen?

Ez du zentzurik. Beti esaten zidaten txikitan, bahiketan bat batean

desagertu egingo ginela. Baina hori baino askoz ere harrigarriagoa...

da, Bibliak dio: "guztiek ikusiko dute". Eguzkia eta ilargia iluntzen...

ikusiko ditugu. Lukas en aipatzen da: "Hau guztia gertatzen hastean,

izan bihotz eta altxatu burua, laster baituzue zeuen askapena."

Imajinatu momentua: eguzkia eta ilargia iluntzen, izarrak erortzen,

burua altxa eta badakigu hori dela, hemen dagoela. Lortu dugula.

Hollywoodeko sarrera bat bezala. Ospetsuak sartzen direnean,

jendea toki guztietan dago. Argazkien flashak eta...

kea eta horrelako gauzak. Jendea liluratu nahi dute. "Begira nazazu".

Apokalipsiaren . kapituluan eto Mateo en, Markos n, Lukas en, guztiek...

deskribatzen dute eguzkia eta ilargia ilundu egingo direla. Harrigarria da.

Eguzkia eta ilargia ilundu egingo dira eta hori mundu guztiak ikusiko du.

Lurrikara bat egongo dela ere aipatzen du, itsuak ere...

konturatuko dira, beraz.

Gero, iluntasun osoa dagoenean, Jesukristo zerutik jaitsi...

eta zerua argituko du, Zeruko punta batetik bestera doan argitasunez,

eta burua altxatuko dugu, eta...

Jesus zerutik jaisten ikusiko dugu. Une horretan, edozein momentutan...

berarekin zerura igoko gara. Espero dut momentu hori bizitzea. Ez dakit guk...

biziko dugun, espero dut nik bizitzea, espero dut...

erasoaldi eta tribulaziotik bizirik ateratzea. Zoragarria izango litzateke...

hori bizitzea, Jesukristo zerutik jaisten den momentua bizitzea.

Sinistarazi digutena baino askoz harrigarriagoa da.

Bigarren etorraldi sekretu bat egongo delaren,

eta jendeak gero zer gertatu den jakin behar dutelaren ideaia ez da egia.

Mundu guztiaren adeitasuna izango du, Hollywoodeko sarrera bat bezala.

Arrazoi duzu. Apokalipsiak . kapituluan dio:

"Hara, hodei artean dator! Guztiek ikusiko dute"

"Dator" orainaldian dago. "Hodei artean dator. Guztiek ikusiko dute"

Nahiko argi dago. Salbatutakoak ez direnentzat oso beldurgarria izan behar du.

Bibliak dio, etortzen ikusten dutenean, atsekabetzen egongo direla,

negarrez egongo direla eta oso izutuak egongo direla.

Baina agertzen ikusi nahi izango dugunok, pozez beterik egongo gara, zirraraz,

zoragarria izango da hori dela jakitea eta bizitzea.

Filme honek ospe handia izatea espero dut. Jendeak egia...

jakiteko balio dezan espero dut. Uste dut oso garrantzitsua dela jendea...

Bibliara itzul dadin. Nerabea nintzenean, hazten nengoen...

ez zitzaidan gustatzen Apokalipsia irakurtzea, ezin nuelako ulertu,

irakurtzen nuenean nire buruari galdetzen nion:

"Hau esaten du? Hau esan nahi du?" Bahiketari buruz egia ezagutu nuenean,

horrek eskrituren egia ireki zidan. Orain asko gustatzen zain Apokalipsia irakurtzea.

Orain zentzua dauka irakurtzen dudanak.

Jendeak kristautasunera bueltatzea lortzen badugu, fundamentalismora,

Bataiatzaileen mugimendura, begiak irekiaraziko genizkieke.

Jainkoarekiko maitasuna ekarriko genuke, Jainkoaren esana berpiztu,

Jainkoaren esana berriro ikastea eta hori, Jainkoarentzat

lan garrantzitsua egitea izango litzateke.

Ez dugu film hau doktrinen artean ezberdintasunak ikusteko,

edo Bibliako profeziari buruzko ikuspuntu ezberdinak zuzentzeko.

Hori ez da xedea. Gertakari hauek errealak dira, gertatu egingo dira.

Bibliak aipatzen digu: mundu gobernu bat egongo da, mundu erlijio bat egongo da,

mundu moneta bat egongo da. Ez da gutxietsi daiteken konspirazio teoria bat.

Benetan gertatuko da. Jende multzo handi bat hilko da.

Goseteak egongo dira, izurriteak. Erasoaldi bat egongo da,

inoiz ikusi ez dugun erasoaldia, eta kristauak ez daude honetarako prest,

Tribulazio aurreko bahiketaren gezurra sinistu dutelako.

Bahiketan sinisten dut. Doktrina biblikoa da. Baina...

tribulazioaren ondoren dator.

Esaten duzue, "Jimenez artzaia, Zer da hain garrantzitsua?"

Tribulazio aurreko bahiketaren teorian, berdin dio zer egiten dugun.

Gizon zaharra izanda hilko naiz, lasaitasunean,

edo oporretan joango naiz nire bizitzan zehar, pentsio planarekin,

edo luxuzko bizitza bizitzen, berdin desagertu egingo naiz.

Hau erakutsi digutenez, jende asko...

alferra da, eta kristautasunarekin eroso daude. Ebanjelioa irakatsi...

behar dugu. Jendeari erakutsi behar diogu, erasoaldia datorrela.

"Joan zaitez oporretan, egin orain egin beharrekoa,

baina hobe zenuke pertsona bezala indartu. Biblia ikasi."

"Hasi Biblia ikasten eta Jainkoa ezagutzen. Biblia irakurtzen

hasi beharko zenuke, noizbait baliteke Biblia hemen ez egotea.

Orain, elkartzeko askatasuna daukagu, Biblia ireki eta Jainkoaren esana ikasteko,

noizbait, hori egitea agian legez kanpokoa izango da.

Biblia legez kanpo egon liteke. Jainkoarentzat bihotza izango bagenu,

Jesukristoren ebanjelioa jendeari irakatsiko genieke."

"Hau guztia, zuen sinesmenak huts egin ez dezan esan dizuet."

Erasoaldia datorrenean eta piztiaren marka jaso behar duzuenean,

eskuineko eskuan edo kopetan, hau gogoratuko duzue.

Agian zuen bizitzan zehar gertatuko da, agian ez. Baina sermoi hau gogoratuko duzue.

Gogoratuko duzue zergatik esan zuen Jesusek eta zergatik diodan nik. Izutzeko? Ez

Bibliak dio:"Munduan larrialdirik izango duzue". Haserretu? Ez.

"Munduan larrialdirik izango duzue baina izan adore Nik garaitua dut mundua."

Izan adore. Ez larritu. Ez joan burumakur. "Benetan?"

"Buru mozteak? Kartzela? Gosetea? Izurritea? Benetan?" Ez. Alaitu zaitezte.

"Nik garaitua dut mundua." Agian gu bizirik gaude gertztzen denean, agian ez.

Baina Jainkoak maite bagaitu, Zein jarri daiteke gure kontra? Otoitz egin dezagun.

Eskerrik asko, Jauna, munduko egia erakusteagatik,

eta eskerrik asko Espiritu Santua emateagatik, hark gidatzen gaitu.

Ezin izango nuke hau dena nik bakarrik jakin jendeak egindako buru jatearekin,

gezurrekin eta Scofield, baina eskerrik asko zure Espiritu Santuarengatik,

duela urte asko gela horretan, dena eten eta bi hitz irakatsi zizkidan.

Mateo eko bi hitz horiek, urte nituenean: TRIBULAZIOAREN ONDOREN

Hemen dauden pertsona orok bi hitz horiek ikas ditzan otoitz egiten dut.

Maite zaitugu eta zure izenean, Jesus, egiten dugu otoitz. Abes dezagun.

Joan baino lehen abesti motz bat.

MUSIKA: "Salbazioa lortu dut."

Hau da nire abestirik gustokoena eta nire zati gustokoena abestuko dugu.

Askotan, abesterakoan ez diogu esaten dugunari arreta jartzen.

Arreta jarri abestiari. Begira hirugarren lerroak zer dioen.

Nire bekatua, pentsamendu loriatsu horren alaitasuna. "zein da bekatu batean

pentsatzearen alaitasuna?" Horrela dio abestiak:

"gurutzean iltzatua, ezin dut jasan. Gurtu Jauna dezagun, oh nire Jauna."

Pentsatu abesten ari zaretena eta otoitz egiteko...

prestatuko gara.

Nire bekatua, pentsamendu loriatsu horren alaitasuna! Bekatua, nire bekatu guztia.

"Gurutzean iltzatua, ezin dut jasan. Gurtu Jauna dezagun, oh nire Jauna!"

Salbazioa lortu dut. Salbazioa lortu dut.

Jauna, ekarri ezazu eguna, non nire fedea ikusi dezazun.

Hodeiak pergamino bat bezala bilduko dira, Turuta-hotsa entzun eta Jauna...

jaitsi egingo da. Baina salbazioa lortu dut.

Salbazioa lortu dut. Salbazioa lortu dut.

BIBLIAREN ZERURAKO BIDEA Steven L. Anderson artzaia

Salbazioari buruz biblia oso argia da. Ez da ona zaren arabera.

Jende askok uste du nahiko onak direla, eta horregatik zerura joango direla.

Baina Bibliak dio: "denek egin baitzuten bekatu eta denak aurkitzen dira geroztik Jainkoaren aintzarik gabe.

Bibliak dio: "Eta honelaxe diote Liburu Santuek: Ez da bat bera ere zuzenik."

Ez zarete zuzenak. Eta gure zuzentasunak zerura eramango bagintu,

ez litzateke inor joango.

. Aitortu bekatua egin duzula.

Apokalipsi :n dio:

"Koldarrek, ordea, sinesgabeek, gaiztoek, hiltzaileek, lizunek, aztiek,

sasijainkozaleek eta gezurti guztiek suz eta sufrez garretan

dagoen aintzira, hau da, bigarren heriotza, izango dute ondare."

Nik gezurrak esan ditut. Denok egin dugu. Denek egin ditugu bekatuak,

gezurra esan baina okerragoak. Denok merezi dugu infernua.

. Bekatuaren zigorraz ohartu.

Bibliak dio Erromatarrei :n:

"Baina Kristo, gu oraindik bekatari ginela hil zen gure alde:

honela erakusten du Jainkoak guri digun maitasuna."

Jesukristo lurrera etorri zen maite gaituelako. Bibliak dio,

Jesus Jainkoa haragi egina dela. Jainkoak giza forma hartu zuen.

Ez zuen bekaturik egin. Jipoitu eta gurutzean iltzatu zuten.

Bibliak dio, gurutzean zegoenean Gure bekatu guztiak hark sufritu zituela.

Beraz, egin dituzuen bekatuak, Jesusek egin izan balitu bezala zen.

Gure bekatuengatik zigortu zuten. Hil zenean, bere gorputza lurperatu zuten.

eta bere arima infernura joan zen hiru egun eta hiru gauez. (Eginak :)

Hiru egun beranduago hilen artetik piztu zen.

Diszipuluei eskuetan zituen zuloak erakutsi zizkien. Bibliak argi dio Jesus denengatik hil zela.

Ez zen gure bekatuengatik bakarrik hil, baizik eta mundu guztiko bekatuengatik.

Salbatuak izateko gauza bat egin behar dugu: Hori Eginak :-n agertzen da:

"Zer egin behar dut salbatzeko?"

"Sinetsi Jesus Jaunarengan, eta zu eta zure etxekoak salbatuko zarete."

Hori bakarrik. Oso erraza. Ez zuen esan Joan elizara, edo batailatu zaitez,

Bizi ezazu bizitza on bat salbatzeko. Damutu itzazu bekatuak...

Ez zuen hori esan. "Sinistu", esan zuen.

. Sinistu Jesus hil zela, lurperatu zutela eta zuregatik berpiztu zela.

Bibliako bertsete ezagunena toki guztietan idatzita aurki dezakeguna,

Joan :en agertzen da:

"Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion,

harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan"

Betiko bizia, betirako esan nahi du. Jesusek esan zuen Joan :n:

"eta nik betiko bizia ematen diet: ez dira sekula galduko,

eta ez dizkit inork ere eskutik kenduko."

Bibliak dio Joan :n:

"Bene-benetan diotsuet: Sinesten duenak betiko bizia du."

Jesukriston sinisten baduzue, Bibliak dio betirako bizia izango duzuela.

Ezin izango duzue salbazioa galdu. Betirako da.

Behin salbatua zaudenean, beregan sinisten duzunean, berdin dio zer gertatu,

Salbatuta zaude. Bekatu izugarria egiten baduzue ere,

Jainkoak lurrean zigortuko nau. Gaur norbait hiltzen badut,

ziur zigortu egingo nauela. Kartzelera joango naiz, edo okerrago,

heriotza-zigorra emango dit. Jainkoa ziurtatuko da nire zigorra jartzeaz.

Gogor zigortuko nau, baina ez naiz infernura joango.

Ez dago ezer infernura eramango nauenik, salbatuta nagoelako. Infernura banoa...

Jainkoak gezurra esan du, beregan sinisten duenari betirako bizia zin egin ziolako.

(Joan :) Eta bizi dena, niregan sinesten badu, ez da betiko hilko.

Horregatik biblian, gauza txarrak egin zituen jendearen adibide asko daude.

Baina zerura joan ziren. Nola? Onak zirelako? Ez.

Jesukriston sinisten zutelako. Euren bekatuak barkatu zituen.

Agian, besteen iritzian "bizitza hobe bat" bizi izan zutenek,

Kriston sinisten ez badute, infernura joango dira bere bekatuengatik zigorra jasotzera.

. Izan ezazu fede Kristorengan, hura da salbatzaile bakarra.

Eta honekin bukatuko dut, hau esan nahi nizuen gaur.

Jesusen diszipulu batek hau galdetu zion Jesusi: (Lukas :)

"Jauna, gutxi izango al dira salbatuko direnak?" Galdera ona, ezta?

Gutxi salbatuko dira? Zeinek pentsatzen du gehienak zerura joango direla?

Ba al dakizue erantzuna? Mateo :-en dago:

"Sar zaitezte ate estutik; zabala baita hondamenerako atea eta lasaia bidea...

eta asko dira hortik doazenak. Baina bai estua dela...

bizirako atea eta meharra bidea, eta gutxi dira aurkitzen dutenak."

Gero hau esan zuen: (Mateo :-)

"Ez da aski niri "Jauna, Jauna!" esatea, Jainkoaren erreinuan sartzeko;

zeruko nire Aitaren nahia behar da egin. Epai-egunean askok esango didate:

ìJauna, Jauna! Ez ote genuen zure izenean hitz egin eta zure izenean

deabruak bota eta zure izenean mirari asko egin? Baina nik erantzungo diet:

ìEz zaituztet inoiz ezagutu; alde niregandik, gaizkileok!î

Lehenik eta behin, askok diote Jesusen ez dutela sinisten.

Zorionez, gelako gehienek Jesusen sinisten dugu, Baina munduan gehienek ez dute sinisten.

Jesusek ohartu zuen! Jesusen sinisten dutenak ere,

Jainko deitzen dutenak, horietako askok esango diote:

"Ekintza on asko egin ditugu, zergatik ez gaude salbatuak?

ìEz zaituztet inoiz ezagutuî Salbazio ez da lortzen ekintzen bidez.

Ekintzek salbatuko zaituztetela eta zerura joango zaretela uste baduzue,

bataiatuak zaudetelako, edo bizitza ona bizi duzuelako,

"Aginduak bete behar dira salbazioa lortzeko." "Elizara joan behar da salbazioa lortzeko".

"Bekatuak arnegatu behar dira" Ekintzek salbatuko zaituztetela uste baduzue,

Jesusek, noizbait esango dizue: ìEz zaituztet inoiz ezagutu; alde niregandik."

Hark egindakoan izan behar duzue fedea. Gurutzean zegoenean egin zuena sinistu.

Zuengatik hil zenean eta piztu egin zenean.

Hori da zuen zerurako sarrera. Uste baduzu: "Zerura joango...

naiz oso kristau ona naizelako". Jesusek esango dizu: ìalde niregandikî.

Eta ohartu nola esaten duen:ìEz zaituztet INOIZ ezagutu; alde niregandik, gaizkileok!î

Jesusek ezagutzen zaituztenean, betirako delako, lehen esan dut.

Behin ezagututa, betirako zaude salbatuta. Baina bestela, esango du: ìalde niregandik...

ez zaituztet INOIZ ezagutu. Infernura bazoazte, inoiz ez zaituelako ezagutu da.

Nire semeak beti nire semeak izango diren bezala.

Bere semea bazara, beti izango zara. Agian ardi beltza izango zara,

Agian Jainkoaren hitza gogoz ikasten duzu lurrean,

Zure bizitza lurrean honda dezakezu Baina hori ezin duzu hondatu. Salbatuta zaude.

Egina dago. Beraz, hau da azkeneko egunei buruz...

Esan nahi nizuena eta orain galderak egiteko denbora dugu,

Salbazioari edo amaierari buruzko galderak egiteko denbora.

Jesus maitea, badakit bekatuak egin ditudala.

Badakit infernua merezi dudala. Baina badakit niregatik gurutzean hil zinela

Eta berriz piztu zinela. Salba nazazu mesedez, oraintxe bertan eta eman betirako bizia.

Zuregan sinisten dut bakarrik Jesus. Amen.

 

 

 

mouseover