'Sionera martxa' - filma euskarazko trailer

Video

May 3, 2015

Duela 4000 urte inguru, Jainkoa Abrahami agertu zitzaion Mesopotamian eta horrela esan zion: "Utzi zure lurra, zure ahaideak, eta zure aitaren etxea, eta zoaz nik erakutsiko dizudan lurraldera. Herri handi baten aita izango zara." Abrahamek Jainkoaren esana bete eta Kanaanera joan zen bizitzera. Han, bere semea Isaak eta bere biloba Jakobekin bizi izan zen. Jakobek, geroago, "Israel" izena hartuko zuen.

Israel eta bere 12 semeak Egiptorainoko bidea egin zuten, Kanaanen bizitzen ari ziren gosetea zela eta. Han, herri boteretsu bat izan arte ugaldu ziren. Egiptiarrak mehatxatuak sentitzen ziren Israelgo herri ahaltsua haiekin bizi zelako, beraz, esklabo egin zituzten eta gogor menderatu zituzten beren bizitzak latz eginez. Egipton 430 urte igaro ondoren, Moisesek esklabutzatik kanpo gidatu zituen. Itsaso Gorria gurutzatu eta Arabiarantz abiatu ziren, han, Sinai mendian, Jainkoaren legea jaso zuten.

Moisesekin Egiptotik atera zen israeldar belaunaldiak ez zeukan Agindutako Lurraldera bueltatzeko baimenik, Jainkoarenganako fedea ez baitzuten. Horregatik, 40 urtez basamortuan barrena ibiltzera behartu zituen, sinesten zuen belaunaldi berri bat agertu zen arte, eta Josueri esker Agindutako Lurraldean sartu ziren.

400 urte inguruz, Moisesen legearen arabera agintzen zituzten Epaileek Israelgo 12 tribuak. Beste nazioek bezalaxe, errege bat izan nahi izan zutenean, Jainkoak Saul izendatu zuen errege, eta 40 urtez agindu zuen. Gero, David izan zen errege beste 40 urtez, eta ondoren, Daviden semea, Salomon, beste 40 urtez. Salomonen aginduaren denboran, Israelgo erreinua une gorenean kokatu zen eta lehenengo tenplua eraiki zuten. Zahartu zenean, Salomon Jainkoarengandik aldendu egin zen. Horregatik esan zion honek, bere semeak 10 tribu ez zituela aginduko.

Salomonen heriotza eta gero, Israelgo erreinua erdibitua gelditu zen. Iparraldeko 10 tribuak David eta Salomonen ondorengoak ez ziren errege maltzurrek agindu zituzten handik aurrera. Iparraldeko Erreinuak Israel izena mantendu zuen eta Samaria zeukan hiriburu bezala. Hegoaldeko Erreinu txikiagoa, Daviden ondorengoek agindu zutena, Judea izenaz ezagutzen zen, eta Jerusalem zeukan hiriburutzat. 2 Erregeak 16 pasartean aipatzen den moduan, Hegoaldeko Erreinuko jendea "judu" izenaz ezagutu zen, Judea erreinuaren izenetik.

Iparraldeko Erreinuaren ahultasuna zela eta, asiriarrek konkistatu eta preso hartu zituzten. Gelditzen ziren israeldarrak, iritsitako herritar paganoekin nahastu ziren eta lurraldea hartu zuten. Samariar bezala ezagutzen hasi zen hango jendea, eta Israel Iparraldeko 10 tribuak ez ziren nazio bat inoiz gehiago izan.

Judea, Hegoaldeko Erreinua, preso hartu zuten eta Babiloniara eraman zituzten, beste jainkoetan sinesteagatik zigor bezala, eta tenplua suntsitu egin zuten. Baina 70 urte ondoren, juduak Judeara bueltatu ziren, Jerusalem berreraiki eta Daviden ondorengoek agintzen jarraitu zuten.

Kristoren garaian, Judea nazioak Judaea izena hartu zuen eta erromatar aginpean egon zen. Jesukristo eta bere diszipuluak ebanjelioa aditzera ematen zuten Judaeako leku guztietan, Israel etxeko ardi galduen bila. 3 urte eta erdiko ministerioa eta gero, juduek Jesus baztertu zuten beren Mesias bezala, eta gobernari erromatarra konbentzitu zuten gurutziltzatu zezaten. 3 egun igarota, hilen artetik piztu zen eta bere diszipuluen aurrean bizirik azaldu zitzaien, Aita Zerukoaren eskuineko eskura igo baino lehen.

Jesus gurutziltzatu baino pixka bat lehenago, profezia bat esan zuen. Hura baztertu izanaren ondorioz, Jerusalem erre egingo zutela, tenplua suntsituko zutela eta juduak preso eramango zituztela nazio guztietara. Profezia hau K.o. 70. urtean bete zen, Tito, Erromako enperadoreak Jerusalem konkistatu zuenean. 1800 urtez, juduak sakabanatuta egon ziren nazio guztietan zehar.

1948.urtean, ezinezkoa gertatu zen. Israelgo estatua sortu zen, juduek berriro ere Agindutako Lurraldearen jabe izan ziren. Kristau askok mirari bat dela eta Jainkoaren bedeinkazioa dela aldarrikatu dute. Baina benetan Jainkoaren bedeinkazioa izango ote da, ala indar ilunen bat egongo ote da sartuta? Filme honek dauka erantzuna.

 

 

 

mouseover